Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Fitxaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toni Villa, Eibarko jokalari berria

Murtziako futbolaria Gironan aritu da orain arte, eta libre iritsiko da Eibarrera, 2026ra arteko kontratua sinatuta.
Toni Villa, Eibarko jokalari berria
Toni Villa, Eibarko jokalari berria. Irudia: SD Eibar

Toni Villak Eibarren jokatuko du 2026ra arte, astearte honetan talde armaginak ohar batean iragarri duenaren arabera. Murtziarra Gironatik dator, libre, eta hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du.

Toni Villa 1995ean jaio zen, Lorqui hirian, Murtzian. Zelaiaren bi aldeetatik ez ezik, erdialdetik ere joka dezakeen futbolaria da. Era berean, esperientzia zabala da du, lehen zein bigarren mailan.

Eibarrek uda honetan egin duen hamargarren fitxaketa da Villarena. 2014an hasi zen profesional gisa jokatzen, Valladolid taldean. Orduz gero, 300 partida ofizial baino gehiagotan hartu du parte, Valladoliden, Cultural Leonesan eta Gironan egindako ibilbidean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X