Eibarrek garaipena lortu du Vila-real B-ren aurka (2-0), eta igoera lortzeko lehian sartu da
Eibarrek 2-0 irabazi dio larunbat honetan Vila-real B-ri Ipuruan, Hypermotion Ligako 31. jardunaldian. Horrela, hiru puntu garrantzitsu lortu ditu sailkapeneko bigarren postuan kokatzeko, 52 punturekin.
Neurketako lehen minutuetan ez da dominatzaile argirik egon, bi taldeek zehaztasun falta ugari izan baitituzte. Vila-realen presioa ona izan da, eta asko zaildu du armaginen irteera.
Neurketak aurrera egin ahala, ordea, Eibar partidan sartzen joan da, eta 36. minutuan, Joseba Etxeberriaren mutilen lehen gola iritsi da. Talde bisitariaren atezainak huts egin ostean, Matheus Pereirak baloia Sergio Leoni pasatu dio, horrek ezkerrarekin egin du errematea behetik, oso gertu, ezker zutoinaren ondoan, eta baloia Castelloko taldearen sareetara bidali du (1-0).
Markagailuan etxeko taldearen aldeko emaitzarekin joan dira aldageletara.
Talde horia indartsuago zelairatu da bigarren zatian, eta lehen minutuetan Ontiveros, jaurtiketa gogor batekin, Luca ezustean harrapatzen saiatu da, baina baloia langa gainetik joan da.
70. minutuan, Vila-real ondoen jokatzen ari zenean, Lekovicek Stoichkov area barruan lurrera bota du, eta epaileak ez du zalantzarik izan penalti adierazteko. Jose Corpasek ez du barkatu, eta bisitarien ate barrura bidali du baloia (2-0).
Horrela, bada, garaipen honekin, Joseba Etxeberriaren taldea igoera lortzeko borrokan sartu da.
Fitxa teknikoa
2 - Eibar: Luca, Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian, Vencedor (Nolaskoain, 68. min), Matheus, Aketxe (Corpas, 68. min), Mario Soriano (Sergio Álvarez, 83. min), Stoichkov (Konrad, 83. min) eta Sergio Leon (Bautista, 58. min).
0 - Vila-real B: Morro, Alti, Espigares, Lekovic (Pau Navarro, 80. min), Tasende, Rodrigo, Gelardo (Tiago, 75. min), Requena (Novoa, 67. min), Ontiveros, Collado (Ferrari, 67. min) eta Fores (Pascual, 67. min).
Epailea: Alvaro Moreno. Txartel horia atera die Eibarko Matheus (22. min) eta Vila-real B-ko Ontiveros (33. min), Requena (58. min) eta Lekovic (70. min) jokalariei.
Golak: 1-0, 37. min: Sergio Leon. 2-0, 73. min: Corpas (penaltiz).
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Valladoliden aurkako partidarako sarrerak oparituko ditu jostailu berrien truke
Talde gipuzkoarrak kanpaina solidario bat martxan jarri du, Gurutze Gorrierekin elkarlanean, kanpainaren helburua, zailtasunak dituzten familiei, joku eta jostailu hezigarri, berri, “ez belikoak” eta “ez sexistak” ematea da.
Eibarrek merituzko puntua lortu du Atleticoren aurka (2-2)
Eibarrek bina berdindu du igande honetan Atletico Madrilen aurka F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Carla Andresek eta Emma Morenok aurretik jarri dituzte armaginak, Jensenen golari erantzunez, baina Boe Risak markagailua parekatu du, penaltiz.
Eibarrek puntu gazi-gozoa lortu du Kordoban (0-0)
Talde armaginak berdinketa lortu du Kordobaren aurka etxetik kanpo, baina bosgarren neurketa pilatu du garaipenik lortu gabe, eta, ondorioz, jaitsierako postuetan jarraitzen du.
Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Altonagaren golak garaipena eman dio Eibarri Logroñon (0-1)
Eibarrek 0-1 gainditu du Logroño F Moeve Ligako 13. jardunaldian. Arene Altonagak sartu du armaginei garaipena eman dien gola.
Pontevedra-Eibar Errege Kopako norgehiagokaren laburpena (0-3)
Eibarrek partida serioa egin du Pontevedran eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du. Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak.
Eibarrek partida serio eta eraginkorra egin du Pontevedran, Kopan sailkapena lortzeko (0-3)
Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak. Galiziako futbol-zelaiaren baldintzetara egokitzen jakin dute armaginek.
Eibarrek jipoia jaso du Santanderren (4-0)
Armaginak ez dira Racingen maila berdintzeko gai izan, eta jaitsiera postuetan jarraitzen dute.
Eibarrek denboraldiko kontuak onartu ditu botoen % 88,2rekin
Batzarrean 899 akziodun izan dira, aurrez aurre edo telematikoki parte hartu dutenak. Horiek 16.463 akzio ordezkatu dituzte, hau da, % 35,6.
Eibarrek Zaragoza azken sailkatuaren aurka galdu du Ipuruan (1-2)
Armaginak aurreratu dira markagailuan, Peru Nolaskoainek sartutako golari esker, baina Zaragozak emaitza irauli du, 27. minututik jokalari bat gutxiagorekin aritu bada ere.