Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak kautelazko neurria onartu dio Elxi

Alacanteko Diario Informacionek aurreratu duenez, bilera deitu du epaileak astelehen eguerdirako. Eibarren, Elxen eta LPFren argudioak entzun ostean erabakia hartuko du epaileak.
Juan Anguix, Elxeko presidentea. Efe.

Auzitegi Nazionaleko epaileak Elxi kautelazko neurria onartzea erabaki du. Horrez gain, hiru aldeak (Futboleko Liga Profesionala, Eibar eta Elx bera) astelehenerako deitu ditu, 12:00etan egingo den batzarrerako.

Epaileak erabaki bat hartuko du bilera horren ostean, hiru aldeen argudioak entzun ondoren.

Kautelazko neurria mantentzearen alde eginez gero, Elxeren jaitsiera geldiarazi egingo litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X