Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Aranzabalen prentsaurrekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Elxek aurkeztuko duen helegitearen aurka egingo du

"Lehen Mailako talde gisa lan egiten ari gara, jokalarien kontuetan eta baita entrenatzailearenean ere", adierazi du presidente armaginak.
18:00 - 20:00
Eibarrek Elxek aurkeztuko duen helegitearen aurka egingo du

Eibarrek Elxek aurkeztuko duen helegitearen aurka egingo duela adierazi du Alex Aranzabal armaginen presidenteak, prentsaurrekoan. Jeronimo Prado Elxeko administrazio kontseiluaren idazkariak astelehenean iragarri zuen klubaren asmoa: TADen aurrean helegitea aurkeztea eta jaitsiera administratiboa saihestea.

"Helegitea eta argudioak prest ditugu, baina lehenago euren arrazoiak entzun beharko ditugu. Hamar eguneko epea izango dugu. Lehen Mailako talde gisa lan egiten ari gara, jokalarien kontuetan eta baita entrenatzailearenean ere. Ligako epaile bakarrak hartutako erabakia betearazlea da eta horregatik gauzak oso argi ditugu", adierazi du presidente armaginak.

Gaizka Garitano

Akordioa gertu dagoela aurreratu du Aranzabalek, eta horren berri "ahalik eta azkarren" ematea espero dutela. Horrek entrenatzaile berriaren izena emateko aukera emango digu", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X