Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Bilbao Athleticetik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Cuco Ziganda nahi du aulkian

ETBk jakin duenez, Bilbao Athleticeko entrenatzailea zerrendako lehenengoa da, baina oraindik ez dute deitu.
ziganda eitb

Eibarrek Cuco Ziganda nahi du hurrengo denboraldian taldea entrenatzeko. Talde armaginaren zerrendako lehenengoa da.

ETBk jakin duenez, klubak Bilbao Athleticeko teknikaria nahi du Gaizka Garitano ordezkatzeko, baina oraindik ez diote deitu, Bigarren Mailara igotzeko play-offetan gertatzen denaren zain. Beraz, Athleticek oraindik ez du akordiorik itxi Zigandarekin hurrengo denboraldirako.

Asier Garitano guztiz baztertuta dago. Leganes taldeko entrenatzailearen kontratua automatikoki berriztu zen taldeak mailari eustea lortu zuenean.

Bestalde, Txema Añibarro eta Jon Irazusta jokalarien kontratuak ez dituela berrituko iragarri du Eibarrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X