Valverdek Athletic utziko du denboraldi honen amaieran
Entrenatzaileak 10 denboraldi eman ditu talde zuri-gorrian, hiru etapan banatuta.
Ernesto Valverdek ostiral honetan jakinarazi duenez, datorren denboraldian ez du Athletic entrenatzen jarraituko. Erabaki hori klubarekin adostuta eta "aspalditik" onduta dago, eta ikasturtearen azken txanpan sartu aurretik jakinaraztea erabaki du.
"Kaixo guztioi. Agerraldi hau datorren denboraldian Athleticeko entrenatzailea ez naizela izango iragartzeko da. Denborarekin hartutako erabakia da, klubarekin ere hitz eginda dago eta zuekin partekatu nahi nuen", azaldu du Txingurrik klubeko kanal ofizialetan argitaratutako bideo batean.
Valverderen hitzetan, orain ligako hamar partida "garrantzitsu" geratzen dira, Betisen aurka igande honetako partidatik hasita. "Hamar partidatan gure helburuak lortu nahi ditugu, irabazteko asko dugu, dena emango dugu eta, zalantzarik gabe, denok batera bagaude, lor dezakegu", esan du.
Athletic Cluben historian lehoiak gehien zuzendu dituen entrenatzailea izanik utziko du Ibaiganeko kluba Ernesto Valverdek. Izan ere, 495. partida zuzenduko du igande honetan Real Betisen aurka. Horrenbestez, 500 partida baino gehiago emango ditu zuri-gorrien aulkian denboraldi amaierarako.
10. urtea da Athletic entrenatzen, hiru etapatan banatuta (2003 eta 2005, 2013 eta 2017 eta 2022 eta 2026. urte bitartean), eta kirol arrakastaz beteriko ibilbidea izan du. Bi titulu nabarmendu behar dira: 2015-2016 denboraldiko Superkopa eta 2023-2024 denboraldiko Kopa.
Agurra "denboraldi amaieran" izango da
Entrenatzaile gisa egindako ibilbide bikainari bere jokalari aroa gehitu behar zaio, 6 denboralditan (1990 eta 1996 artean) 188 partida jokatu eta 50 gol sartu baitzituen.
Valverdek datorren denboraldian jarraituko ez duela zabaldu ostean klub zuri-gorriak adierazi duenez, "Athletic Cluben kondaira bizia" den honen agurra "aurrerago" egingo da, "denboraldiaren amaieran".
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAko ordezkari teknikoak San Mamesen izan dira, 2030eko Munduko Txapelketari begira
Teknikariak, Bilboko futbol zelaian, egiaztatu dute Munduko Kopako partidak jasotzeko baldintzak betetzen dituela.
Manuel Gonzalez Etura Athleticeko jokalari ohia zendu da, 93 urte zituela
Athleticek besoko beltza eramango du haren omenez igandean, Betisen aurka. Hileta elizkizuna Deustuko San Felicisimo parrokian izango da, astelehenean, 19:00etan.
Iñigo Lekue: "42 puntu lortzea da epe laburrean dugun helburua"
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa egin du, taldearen egoera, etorkizuna eta denboraldi honetako helburuak aztertzeko.
Iñaki Williams, Ghanako deialdian, Munduko Txapelketaren aurreko azken zerrendan
Talde afrikarrak Austria bisitatuko du, Vienan, datorren ostiralean, hilak 27, eta Alemania, Stuttgarten, astelehenean, hilak 30.
Athleticek markagailua irauli eta Madril CFF garaitu du (4-1)
Athleticek hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu, Lezaman Madril CFF taldea 4-1 menderatuta. Bisitariek hartu dute aurera markagailkuan, Angela Sosak erdietsitako gol olinpiko baten bidez; alabaina, zuri-gorriek, emaitza irauli dute Sara Ortega, Jone Amezaga, Leire Baños eta Ane Azkonaren golei esker.
Sancet: "Ezin gara hain behera etorri aurkako bigarren gol baten ostean"
Athleticek 3-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan, Montilivin jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida. Gironaren bigarren gola jaso ostean, partida hautsi egin da, eta porrot horrekin Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Ruiz de Galarreta: "Hiru puntuak bai ala bai lortu behar ditugu geldialdiaren aurretik"
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. Horrez gain, Athletic are gehiago urrundu da Europako postuetatik.
Europako postuak urrutiago ditu Athleticek Gironaren aurka galdu ostean (3-0)
Valverderen taldeak porrot mingarria jaso du Gironaren aurka, Hugo Rincon, Azzedine Ounahi eta Claudio Echeverriren golekin 3-0 galduta. 35 punturekin, Europako postuak urrutiago ditu orain talde zuri-gorriak.
Valverde: "Bihar aurrerapauso bat emateko aukera paregabea dugu"
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Gironaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Horren arabera, Gironari etxean irabaztea zaila izango da, baina proba hori gainditzea dute helburu.