Athletic finalerdietan da hamaikako alternatibo bati eta Williams anaien konexioari esker (1-2)
Lehen zatian, lehoiek aurrea hartu dute markagailuan, Sadiqek bere atean sartutako golari esker. Sadiqek berak partida berdindu du, Padillaren hanka-sartze handi bat aprobetxatuta. Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute, baina Iñaki Williamsen gol batek garaipena eman die 96. minutuan.
Iñaki eta Nico Williams, 96. minutuan sartutako gol erabakigarria taldekideekin ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek Errege Kopako finalerdietarako sailkapena lortu du Mestallan Valentziari 1-2 irabazita. Ernesto Valverde entrenatzaile zuri-gorriak, inguruabarrak behartuta, ezohiko hamaikakoa zelairatu du, eta, oro har, jokalariek maila eman dute. Hala, Athleticek Kopako bere seigarren finalerdia jokatuko du azken zazpi denboraldietan.
Valverderen mutilek presioan egoki hasi dute partida. Zuri-gorrien lehen 10 minutuak onak izan dira, baina lehoiek berehala eman dute atzerapausoa, Valentziak behartuta.
Valentzia arriskuarekin hurbildu da Padillaren ate ingurura, baina ez du jokaldiak bukatzen jakin. Barnekaldi batean Danjuma areatik gertu erori da, baina epaileak ez du penaltirik adierazi, korner jaurtiketa baizik. Ondoren, aurkako arean antzeko zerbait gertatu da, korner bat atera ostean, Seltonek berdegunean etzanda bukatu du, baina epaileak ez du deus adierazi.
Nico Serranok arez kanpo egindako jaurtiketa bortitza izan da zuri-gorrien aukerarik azpimarragarriena. Dimitrievskik kornerrera bidali du. Handik gutxira, Athleticek golaren saria aurkitu du jokaldi bakan batean, Navarrok ateratako falta batean. Sadiq Realeko jokalari ohiak bere atean egin du gola, buruz (0-1). Baina, denboraldi honetan ohikoa den bezala, pozak gutxi iraun dio Athletici; izan ere, Carlos Corberanen taldeak berdinketa lortu du, Padillaren hanka-sartze larri bat aprobetxatuta. Atezain zuri-gorriak ez du asmatu hegaletik egindako erdiraketa bat blokatzen, eta baloia Sadiqen oinetan utzi du. Aurrelariak ez du oparia alferrik galdu, eta banakoa jarri du markagailuan.
Zuri-gorriek ondo erreakzionatu dute Valentziaren golaren aurrean, eta aukeraren bat izan dute markagailuan berriz aurreratzeko, baina Jauregizarrek, buruz egindako erremate batean, eta Izetak ere ez dute asmatu Dimitrievskiren ate aurrean.
Bigarren zatian, Foulquierrek zutoinera bidali du baloia, Valentziak partida osoan egindako jokaldi onenean. Valverdek Williams anaiak, Galarreta, Yuri eta Guruzeta sartu ditu berdegunean, eta talde zuri-gorria nagusitzen hasi da.
Handik gutxira iritsi da Athleticen alde neurketa berriro desorekatu ahal izan duen jokaldia. Epaileak eskuagatik penaltia adierazi du Valentziaren arean. Dimitrievskik, ordea, Jauregizarren jaurtiketa gelditu du. Horrela, markagailuan berriro aurretik jartzeko aukera paregabea alferrik galdu dute bizkaitarrek.
Hala ere, lehoiek ez dute etsi eta Williams anaien konexioak garaipena eman die deskontuan, Nicok erdiratu eta Iñakik sare barrura bidali du baloia. Athletic Valentzia baino hobea izan da bigarren zatian, eta azkenean Iñaki Williamsek sartutako golari esker irabazi du.
- Fitxa teknikoa:
1 - Valentzia: Dimitrievski: Foulquier, Comert, Copete (Tarrega, 59. min), Jesus Vazquez; Rioja, Pepelu, Ugrinic (Guido Rodriguez, 89. min), Danjuma (Diego López, 77. min); Lucas Beltraán (Ramazani, 77. min) eta Sadiq (Hugo Duro, 59. min).
2 - Athletic: Padilla; Gorosabel, Monreal, Laporte (Ruiz de Galarreta, 59. min), Lekue; Jauregizar, Vesga (Yuri, 59. min); Nico Serrano, Selton (Nico Williams, 70. min), Robert Navarro (Iñaki Williams, 70. min); eta Izeta (Guruzeta, 59. min).
Golak: 0-1, m.26: Sadiq (bere atean); 1-1, m.35: Sadiq; 1-2, m.96: Iñaki Williams.
Epailea: Victor Garcia Verdura (Kataluniako batzordea). Txartel horia atera die Corberan eta Valverde entrenatzaileei (87. min), eta Diego Lopezi (97. min).
Mestallan jokatutako Errege Kopako final laurdenetako partida, 46.931 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.
Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako
Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.
Nico Williams taldeko entrenamenduetara itzuli da
Nico Williamsek taldekideekin lehen lan-saioa egin du Lezaman, 5 astez aditu baten laguntzarekin errekuperatzen egon eta gero.
Gorka Guruzeta: “Dena askoz gehiago kostatzen ari zaigun urte honetan, hobekuntzak non egin behar ditugun ikusten da"
Gorka Guruzeta Athleticeko aurrelariak Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu duenez, ondo datorkie une hauek pasatzea, gauzak hobetu eta "gora begiratu ahal izateko". Valverder eta taldearen oraingo helburuei buruz ere hitz egin du. (Bideoa gazteleraz)
Maite Valero: “Atleticoren aurka gure irudi onena ematen eta hiru puntuak lortzen saiatu behar gara”
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, San Mamesen. Maite Valerorekin egon gara partida aurretik taldeak dituen sentsazioak ezagutze aldera.
Clara Pinedok 2030era arte berritu du kontratua Athleticekin
Jokalari bilbotarrak klubarekin duen lotura handitu du hurrengo lau denboraldietarako.
Iñaki Williams ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako
Ghanak gaur goizean iragarri duenez, aurrelari zuri-gorria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Jon Uriarte, salatutako mehatxuen gainean: “Niri indarra ematen didate horrelako gauzek”
Athleticen presidenteak salatu du mehatxuak egin dizkitoela, eta horiek ere izan ditu hizpide, asteartean, klub zuri-gorriaren hauteskundeak maiatzaren 8an izango direla iragarri duen agerraldian.
Honela iragarri du Jon Uriartek Athleticen hauteskundeetako data
Bilboko klubaren presidenteak, San Mamesen asteartean egindako prentsaurrekoan, azaldu du bere iritziz eta berak zuzentzen duen Batzarraren ustez, aukeratutako eguna, maiatzaren 8a, egokiena dela hauteskundeak egiteko.