Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek Sportingen aurka galdu du, duintasunez, San Mamesen, eta agur esan dio Txapeldunen Ligako ametsari (2-3)

Ernesto Valverderen taldea markagailuan aurretik jarri da bi aldiz, Sancet eta Guruzetaren golei esker, baina Lisboako taldeak partida berdintzea eta iraultzea lortu du Diomande, Trincao eta Alissonen golekin. Guruzetak bost gol egin ditu Txapeldunen Ligan.

BILBAO, 28/01/2026.- El defensa del Sporting Ousmane Diomande (c) celebra su gol con sus compañeros durante el partido de primera ronda de la Liga de Campeones que Athletic Club de Bilbao y Sporting de Portugal disputan hoy miércoles en el estadio de San Mamés. EFE/Miguel Toña

Sportingdarrak, euren goletako bat ospatzen, zuri-gorrien etsipenaren aurrean. Argazkia: EFE

Athleticek 2-3 galdu du Sporting Portugalen aurka, San Mamesen, eta Txapeldunen Ligatik at geratu da. Zuri-gorriek birritan hartu dute aurrea markagailuan, baina Lisboako taldeak bi-bietan berdindu du lehia, eta berdinketak Valverderen gizonei sailkatzeko ez ziela balioko jakin denean, Sportingek hirugarrena sartu du, luzapenean. Portugalgo taldeak final-zortzirenetarako sailkapena lortu du gaurko garaipenari esker.

BILBAO, 28/01/2026.- El delantero del Athletic Club Gorka Guruzeta (d) controla el balón junto a Eduardo Quaresma, del Sporting, durante el partido de primera ronda de la Liga de Campeones que Athletic Club de Bilbao y Sporting de Portugal disputan hoy miércoles en el estadio de San Mamés. EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00

Athleticek izan duen lehenengo abagunean, Sancetek baloia sarera bidali du. Zuri-gorriek aldaratze txar bat eta errebote bat baliatu dute Portugalgo taldearen area barruan, markagailuan aurrea hartu eta partidako oreka hautesko. Erdilari nafarrak azkar jaurti eta Rui Silva gainditu du.

Zuri-gorriek presio maila oso altuarekin hasi dute norgehiagoka, eta aurkariaren zelaian baloia lapurtu dute behin baino gehiagotan. Hala ere, Sportingek berdinketa aurkitu du jarraian atera duen bigarren kornerrean. Diomandek, buruz, Simon gainditu du. Guruzetak ez dio oztopo handirik jarri atzelariaren erremateari.

Lisboako taldearen golak San Mames itzali du eta lehoiak otzandu ditu, lehen minutuetan oso ausart zelairatu baitira. Baina Guruzetak berriro lapurtu du baloia, eta aurrelari gipuzkoarra aurkariaren atera joan da zuzenean, lehen errematea zutoinera joan zaio, baina aldaratzea oinetan erori zaio, eta ez du dudarik egin Valverderen taldea berriro aurreratzerakoan, eta bosgarren gola egin du txapelketa horretan jokatu dituen zazpi partidatan. Donostiarrak Jose Luis Artetxeri gailendu zaio Europako txapelketa nagusiko golegile oparoenen sailkapenaren buruan.

Atsedenaldiaren ostean, Lisboako lehoiak Athletic baino askoz hobeto hasi dira, jokoa kontrolatu eta baloiaren jabetza ia monopolizatu dute. Sportingek saria aurkitu du barrutik egindako jokaldi on batean, eta, aldaratze baten ondoren, baloia Trincaoren oinetan amaitu du, eta, horrek, Simon gainditu du area barruan.

Bigarren berdinketaren ostean, Unai Simonek ondo gelditu du Genyren jaurtiketa, eta, jarraian, Suarezen gola baliorigabetu dute, jokoz kanpo zegoelako, doi-doi. 79. minutuan, epaileak penaltia adierazi du Genyren beste barnekaldi batean, baina, aztertu ondoren, hori ere baliogabetu dute. Irudietan argi ikusten da Adamak baloia ukitzen duela.

Alisson Santosek 2-3koa egin du, luzapenean, kontaeraso batean. Athleticek erasoan ziharduen, sailkatzeko zuri-gorriek irabazi behar zutelako.

18:00 - 20:00

- Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Unai Simon; Gorosabel, Paredes, Yuri, Adama; Galarreta (Vesga, 66. min), Rego; Unai Gomez (Selton, 66. min), Sancet (Berenguer, 50. min), Robert Navarro (Nico Serrano, 81. min); eta Guruzeta (Hierro, 81. min).

3 - Sporting Portugal: Rui Silva; Fresneda, Diomande (Eduado Quaresma, 54. min), Inacio (Reis, 26. min), Araujo; Hjulmand, Simque (Morita, 54. min); Catamo, Daniel Bragança (Pedro Gonçalves, 54. min), Trincao (Alisson Santos, 87. min); eta Luis Suárez.

Golak:
1-0, m.3: Sancet. 1-1, 12. min: Diomande. 2-1, 28. min: Guruzeta. 2-2, m.62: Trincao. 2-3, 94. min: Alisson Santos.

Epailea: Felix Zwayer (Alemania). Txartel horiak atera dizkie Unai Gomez (34. min), Guruzeta (44. min), Paredes (75. min) eta Vesga (82. min) jokalariei, baita Reis (29. min), Araujo (39. min), Joao Simoes (49. min), Pedro Gonçalves (55. min) eta Quaresmari (86. min) ere.

San Mamesen jokatu da Txapeldunen Ligako Faseko zortzigarren eta azken jardunaldiko partida, 52.065 ikusleren aurrean. Estadioa leporaino zegoen, eta iragan denboraldian Glasgow Rangersen aurka Europa Ligan 52.114 zale bildu ondoren, inoizko zale gehien bildu ziren atzo.   

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X