Alavesek F Moeve Ligara igoera lor lezake igande honetan, Mendizorrotzan, Cacereñoren aurka
Andrea Estebanen taldeak bere aurkaria garaitzen badu, eta larunbatean, Bartzelonak Valentziaren aurka irabazi edo berdintzen badu, matematikoki Moeve F Ligako taldea izango litzateke. Horrela, Alavesen zaleek igoera Mendizorrotzan ospatu ahalko lukete.
Alaves vs Cacereño. Irduai: Deportivo Alaves
Alavesek Cacereñoren aurka jokatuko du 2025-2026 denboraldiko 1. RFEFeko hogeita hirugarren jardunaldian, igande honetan, martxoaren 29an, 12:00etatik aurrera Mendizorrotzan jokatuko den partida batean, talde gasteiztarrak astearte honetan iragarri duen bezala, eta bertan Moeve F Ligarako igoera matematikoa lortu ahalko luke Andrea Estebanek zuzentzen duen taldeak. Horretarako, larunbatean Bartzelona B taldeak Valentziaren aurka irabazi edo berdintzea behar du; hori gertatuko balitz, Talde gasteiztarra igoeratik hiru puntutara egongo litzateke, horrela maila gorenera hiru urte beranduago itzuliz.
Sailkapenaren egoera hurrengoa da: 22 jardunaldi jokatuta jada, Bartzelona B lehenengo postuan dago, 50 punturekin; Alaves, 48rekin bigarrena da; eta Valentzia, 39 puntu dituena, hirugarren postuan dago. Fase erregularraren lehenengo sailkatua igotzen da zuzenean, baina Bartzelona B taldeak ezin du, izan ere, Bartzelonaren lehen taldeak F Moeve Ligan lehiatzen du, eta Ligako bigarren eta bosgarren postuen artean amaitzen dutenek play-offa jokatzen dute. Horrela, Alevesek irabazten badu eta Valentziak ez, Andrea Estebanen taldeak Valentziarentzat gaindiezina izanen den abantaila izanen du, eta beraz, igoeraren arrakasta ziurtatuko luke.
“Klubak bere zale guztiei estadiora joateko gonbidapena deia egiten du, partida zuzenean bizitzeko eta F Moeve Ligara igoera lortzeko erabakigarria den partidan taldea bultztzeko”, seinalatu du Alavesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Nahuel Tenaglia Alavesekin Lehen Mailan 100 partidetara ailegatu da Celtaren aurkako garaipen historikoan
Tenaglia 2021-2022 denboraldian ailegatu zen Alavesera, eta, orain arte, 146 neurketa jokatu ditu Gasteizko taldearekin. Atzelariak igande honetan lortu zuen erregistro honetara ailegatzea, Quique Sanchez Floresen taldeak Celtaren aurka jokatutako norgehiagoka handian (3-4).
Toni Martinez: “Zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko partida izango da"
Alavesek garaipen historikoa lortu du Celtaren aurka Balaidosen, 3-0 galtzen joan eta gero, markagailua iraulita. Toni Martinez erabakigarria izan da, bi gol sartu ditu eta.
Alavesek handia egin du Balaidosen (3-4)
3-0 galtzen joan ostean, Quique Sanchez Floresen taldeak markagailua irauli, eta 3 puntu garrantzitsu bereganatu ditu jaitsiera postuetatik aldentzeko.
Quique Sánchez Flores: "Imajinatzen dugun partida jokatu behar dugu"
Celtaren aurkako partidaren atarian emandako prentsaurrekoan, Gloriosoko entrenatzaileak esan du ilusioz gainezka dagoela taldearekin, eta orain arte bezala lan eginez gero helburua lortzen joango dela. "Garrantzitsua da imajinatzen dugun partida jokatzea" adierazi du Sanchez Floresek.
Jonny Otto: “Ahalik eta lan gehien egiteko prest zelairatuko gara, atea hutsean uzteko"
Jonny Otto Alaveseko jokalaria Galiziara itzuliko da asteburu honetan, Celtaren aurka jokatzeko. Prentsaurrekoan adierazi du nola sentitzen den partidaren aurrean, eta taldeak nola ekingo dion denboraldiaren azken zatiari.
Vila-realek garaipenik gabe utzi du Alaves luzapenean (1-1)
Bisitari batek bere atean sartutako gol batek aurretik jarri ditu babazorroak, baina Pepek etxekoen festa zapuztu du luzapenean.
Elene Errasti Alaveseko jokalaria: "Espero dugu iazko bukaera hobetzea eta helburua betetzea"
Sei jardunaldiren faltan, Alaves da emakumezkoen bigarren mailako liderra. Horrela amaituz gero, elitera igotzea lortuko dute. Zazpi puntuko abantaila dute bigarren sailkatuarekiko, baina nahiago dute zuhur jokatu, iaz igoera gertu izan zutelako eta ihes egin zielako.
Quique Sanchez Flores: “Alavesek etxean lortu ditu puntu gehienak, jarraitzaileen animoekin. Horri eutsi behar diogu”
Alavesek bi puntura du jeitsiera, hortaz, oso garrantzitsua da arabarrentzat bihar garaipena lortzea. Gainera Quique Sanchez Flores estreinakoz arituko da etxean, zaleen aurrean.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.