Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du, Celtak utzita
Alavesek eta Celtak adostutako akordioaren arabera, Manu Sanchezek (Madril, 2000ko abuztuak 24) Gasteizen jokatuko du 2025eko ekainera arte. Ezkerreko atzelaria Atletico Madrilen hezi zen, eta Lehen Mailan 112 partida jokatu ostean iritsiko da Arabako hiriburura. Neurketa horietan 16 asistentzia emateaz gain, gol bat ere sartu du. Horrez gain, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatu du.
19/20 denboraldian egin zuen debuta Atletico Madrileko lehen taldearekin. Ondoren, 21/22 sasoian, utzita joan zen Osasunara, eta hiru ikasturte egin zituen han, Celtak fitxatu arte. Denboraldi honetan, 28 neurketatan hartu du parte talde galiziarrekin, 1893 minutu pilatuta.
Alavesek astearte honetan jakinarazi duenez, Sanchez berehala hasiko da Luis Garcia Plazaren aginduetara entrenatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek F Moeve Ligara igotzea lor lezake, igande honetan, Mendizorrotzan, Cacereñoren aurka
Andrea Estebanen taldeak aurkaria garaitzen badu, eta larunbatean, Bartzelonak Valentziaren aurka irabazi edo berdintzen badu, matematikoki Moeve F Ligara igoko litzateke. Horrela, Alavesen zaleek igoera Mendizorrotzan ospatu ahalko lukete.
Nahuel Tenaglia Alavesekin Lehen Mailan 100 partidetara ailegatu da Celtaren aurkako garaipen historikoan
Tenaglia 2021-2022 denboraldian ailegatu zen Alavesera, eta, orain arte, 146 neurketa jokatu ditu Gasteizko taldearekin. Atzelariak igande honetan lortu zuen erregistro honetara ailegatzea, Quique Sanchez Floresen taldeak Celtaren aurka jokatutako norgehiagoka handian (3-4).
Toni Martinez: “Zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko partida izango da"
Alavesek garaipen historikoa lortu du Celtaren aurka Balaidosen, 3-0 galtzen joan eta gero, markagailua iraulita. Toni Martinez erabakigarria izan da, bi gol sartu ditu eta.
Alavesek handia egin du Balaidosen (3-4)
3-0 galtzen joan ostean, Quique Sanchez Floresen taldeak markagailua irauli, eta 3 puntu garrantzitsu bereganatu ditu jaitsiera postuetatik aldentzeko.
Quique Sánchez Flores: "Imajinatzen dugun partida jokatu behar dugu"
Celtaren aurkako partidaren atarian emandako prentsaurrekoan, Gloriosoko entrenatzaileak esan du ilusioz gainezka dagoela taldearekin, eta orain arte bezala lan eginez gero helburua lortzen joango dela. "Garrantzitsua da imajinatzen dugun partida jokatzea" adierazi du Sanchez Floresek.
Jonny Otto: “Ahalik eta lan gehien egiteko prest zelairatuko gara, atea hutsean uzteko"
Jonny Otto Alaveseko jokalaria Galiziara itzuliko da asteburu honetan, Celtaren aurka jokatzeko. Prentsaurrekoan adierazi du nola sentitzen den partidaren aurrean, eta taldeak nola ekingo dion denboraldiaren azken zatiari.
Vila-realek garaipenik gabe utzi du Alaves luzapenean (1-1)
Bisitari batek bere atean sartutako gol batek aurretik jarri ditu babazorroak, baina Pepek etxekoen festa zapuztu du luzapenean.
Elene Errasti Alaveseko jokalaria: "Espero dugu iazko bukaera hobetzea eta helburua betetzea"
Sei jardunaldiren faltan, Alaves da emakumezkoen bigarren mailako liderra. Horrela amaituz gero, elitera igotzea lortuko dute. Zazpi puntuko abantaila dute bigarren sailkatuarekiko, baina nahiago dute zuhur jokatu, iaz igoera gertu izan zutelako eta ihes egin zielako.
Quique Sanchez Flores: “Alavesek etxean lortu ditu puntu gehienak, jarraitzaileen animoekin. Horri eutsi behar diogu”
Alavesek bi puntura du jeitsiera, hortaz, oso garrantzitsua da arabarrentzat bihar garaipena lortzea. Gainera Quique Sanchez Flores estreinakoz arituko da etxean, zaleen aurrean.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.