Vignolak, Moreirak eta Labordek Alaveseko erasoa eta defentsa sendotuko dituzte, eta Mukaramak taldea utzi du
Ornella Vignola hegalekoa, Esther Laborde atzelaria eta Jullia Moreira aurrelaria Alavesen arituko dira, lehenengo biak Bartzelonak utzita 2022-23 denboraldiaren amaierara arte eta bigarrena fitxatuta Sport Club Internacional Brasilgo taldetik, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez. Abdulai Murakama aurrelaria, aldiz, Iñigo Juaistik zuzentzen duen taldetik irtengo da, kontratua eteteko klubarekin akordioa itxita.
Testuinguru honetan, Ornella Vignola hegalekoa Alavesera batu da, Bartzelonak utzita, denboraldi honetako amaierara arte. Vignolak, Espainiako selekzioarekin, Europako 19 urtez azpiko eta Munduko 20 urtez azpiko Txapelketak ditu irabaziak, azken hori aurreko udaran.
2022-23 denboraldian, Bartzelonak lagata, Sevillan ibili da. 16 urterekin, Bartzelonaren lehen taldearekin debuta egin zuen.
Halaber, hau ere Bartzelonak utzita eta denboraldi amaierara arte, Esther Laborde atzelaria iritsi da Alavesera. Vignolak bezala, Labordek Europako 19 urtez azpiko eta Munduko 20 urtez azpiko Txapelketak irabazi ditu, Espainiako selekzioarekin.
Labordek, aurreko denboraldian, Bartzelonaren lehen taldearekin estreinakoz jokatu zuen.
Alaveseko hirugarren jokalari berria, kasu honetan fitxaketa bera, Jullia Moreira da. Aurrelari brasildarra Sport Club Internacional taldetik dator Ibaiara; Gasteizko klubak zehaztu duenez, lehen aldiz arituko da bere herrialdetik kanpo.
20 urte bete berri ditu Moreirak. Clube Atletico Mineiro eta America Futebol Clube taldeetan ere ibilitakoa da.
Bi fitxaketa horiez gain, Alavesek iragarri du akordioa itxi duela Abdulai Mukarama aurrelariarekin, jokalari ghanatarraren kontratua eteteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Sivera: “Porrot gogorra da"
Antonio Sivera Alaveseko jokalariaren adierazpenak, bere taldeak Athleticen aurka 2-4 galdu ostean, EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidan. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Athleticek derbia irauli du, eta Alaves amildegiaren ertzean geratu da (2-4)
Alaves bi aldiz jarri da aurretik markagailuan, baina Athleticek markagailuari buelta eman dio bigarren zatian, Nico Williamsek lau minututan bi gol sartuta. Emaitza honekin, babazorroek hurbilago dituzte jaitsierako postuak; talde zuri-gorriak, berriz, arnasa hartu du 3 puntu gehiago bilduta.
Sanchez Flores, derbiari buruz: “Athletic duela bi hilabete baino talde arriskutsuagoa da”
Quique Sanchez Flores Alavesen entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostegun honetan, Athleticen kontra Mendizorrotzan jokatuko duen derbiari buruz hitz egiteko.
Angel Perez: “Mentalki, hiru puntu baino gehiago ematen dituen garaipena da”
Angel Perez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, talde gasteiztarra EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan Mallorcari 2-1 gailendu ostean. Lortutako hiru puntuei esker, arabarrak jaitsiera postuetatik atera dira. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Alavesek urrezko hiru puntu eskuratu ditu Mallorcaren aurka (2-1)
Talde babazorroak balio handiko garaipena lortu du Mallorca mendean hartuta. Sanchez Floresen taldea suspertu egin da bigarren zatian Toni Martinezi esker, markagailuari buelta eman dion binakoa egin baitu murtziarrak.
Sanchez Flores: “Jokalari bat gehiago dugu, harmaila"
Alavesek larunbat honetan Mendizorrotzan jokatuko du Mallorcaren aurka, mailari eusteko lehia zuzenean. Quique Sanchez Floresek tentsioa baretu nahi izan du, taldearen esperientzian konfiantza jarriz, eta harmaila “jokalari bat gehiago” dela azpimarratuz.
Tenaglia: “Aukera asko izan genituen, huts egin genuen eta ez ziguten barkatu”
Alavesek 2-1 galdu du Real Madrilen aurka. Nahuel Tenagliak onartu duenez, "metro bat utzi diete Viniciusi eta Mbapperi, eta haiek ez dute barkatzen", baina badaki ondo jokatu dutela, "futbol ona egin genuen".
Mbappek eta Viniciusek saririk gabe utzi dute Alaves, Bernabeun ondo lehiatu arren (2-1)
Quique Sanchez Floresen mutilek behin baino gehiagotan izan dute partidan sartzeko aukera, baina ez dute ate aurrean asmatu. Toni Martinezek luzapenean sartutako gol polit batek gatz pixka bat jarri du, baina berandu zen ordurako.
Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"
Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.