Amorebietak salbatzeko ametsari eutsi dio Vila-real mendean hartuta (2-0)
Iker Unzuetak, penaltiz, eta Ryan Edwardsek 100. minutuan egindako golei esker, SD Amorebietak beste urtebetez Hypermotion Ligan jarraitzeko ametsari eusten dio. Helburua ez da erraza, baina errealagoa da Vila-real mendean hartu eta gero (2-0).
Norgehiagokan, Felix Garreta jokalaria gogoan izan dute, Betisek Amorebietari utzitako erdiko atzelaria koman baitago etxeko istripu batean traumatismo kraneoentzefalikoa egin ondoren. 28. minutuan (Galarretaren elastikoaren zenbakia), harmailetatik txalo zaparrada batekin gogoratu dute jokalaria.
Lehen zatian, bi gol aukerak Vila-real taldearenak izan dira. Lehenengoa, 7. minutuan, Hugo Novoaren jaurtiketa gogorra, Magunagoitiak gelditu du; eta bigarrena, 30. minutuan, Espigaresek etxekoen atera egin duen burukada izan da.
Bigarren zatia hasi bezain laster, Castelloko taldea jokalari bat gutxiagorekin gelditu da. Espigaresek txartel gorria ikusi du, Jauregi area ertzean trabatu baitu aurrelaria atezainaren aurrean jartzeko zorian zegoenean. Handik gutxira, bisitariek aurrea hartzeko aukera paregabea izan dute. Izan ere, VARek eskatuta, Gayaren esku eztabaidagarria adierazi du. Ontiverosek hartu du penaltia jaurtitzeko ardura, eta Magunagoitiarekin egin du topo. Atezainak gelditu egin du jaurtiketa, 55. minutuan berdinketari eusteko.
70. minutuan, Marcosek Dorriori heldu dio area barruan, errematatzera zihoanean, eta epaileak berriro adierazi du penalti puntua, oraingoan urdinen aldekoa. Unzuetak ez du barkatu, eta 1-0ekoa egin du, Felixi eskainitako gola.
Hamar minutuko luzapen amaigabean, Vila-real Bk galdu egin du Pascualek 97. minutuan egindako errematean berdinketa lortzeko aukera. Azken hasperenean, 100. minutuan, Edwardsek Amorebieta salbatzeko ametsari eusteko gola sartu du (2-0)
Fitxa teknikoa
2 - SD Amorebieta: Magunagoitia; Alvaro NuƱez, Bustinza, Gaya, Lasure; Morcillo (Edwards, 86. min), Yriarte (Erik Moran, 86. min), Sibo, Dorrio; Unzueta (Locadia, 90. min) eta Jauregi (Eraso, 78. min).
0 - Villarreal B: Iker Alvarez; Altimira, Espigares, Pablo IƱiguez (Marcos Sanchez, 65. min), Tasende; Hugo Novoa (Andres Ferrari, 85. min), Pau Navarro, Requena (Diego Collado, 85. min), Rodri Alonso; Ontiveros eta Alex Fores (Jorge Pascual, 34. min).
Golak: 1-0, 73. min: Unzueta, penaltiz. 2-0, 100. min: Edwards.
Epailea: Daniel Jesus Trujillo Suarez. Espigaresi txartel gorria atera dio 48. minutuan. Halaber, txartel horia atera die Gaya Amorebietako jokalariari eta Marcos Sanchez (65. min) eta Tasende (95. min) Vila-real B taldeko jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.