Morcillok amesten jarraitzeko puntua eman dio Amorebietari (2-2)
SD Amorebietak 2-2 berdindu du Burgosen aurka, Plantio futbol-zelaian jokatutako Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko partidan. Lehen zatia 2-0ko emaitzarekin amaitu ondoren, Morcillok markagailua berdintzea lortu du, bi minutuan bi gol sartuta. Emaitza horrekin, Amorebietak puntu bat lortu du, eta mailari eusteko ametsetan jarraitzen du.
Neurketa hasi eta berehala, Burgosko zaleak eserlekutik altxatu dira Fernando NiƱok zazpigarren minutuan sartutako gola ospatzeko, Matosek pase ikusgarria egin ostean.
Vila-realeko jokalari ohiak bizkarra eman dio Etxeitari, eta Magunagoitiaren irteera ikusita, iskin egin dio eta Amorebietaren atean sartu du baloia. VARa berrikusi ondoren igo da gola markagailura.
Gola egin ostean, Burgosek zelaiaren hiru laurdenetan jarri du bere presio lerroa, gora egin nahian, Amorebietak baloia lasai ateratzea oztopatzeko. Jandroren mutilek lehen zatian izan duten arazo nagusia mugikortasun falta izan da. Urdinen aukerarik garbiena Morcilloren jaurtiketa indartsu baten ostean etorri da. Jauregi errematatzen saiatu da, baina ezin izan du, Burgoseko atzelariak azkar ibili baitira, eta baloia hilda geratu da berriro Morcillok jaurtiketa egin dezan, oraingoan area txikitik gertu, baina ez du asmatu.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Curro Sanchezek bigarren gola egin du. Alex Bermejoren asistentzia baten ondoren, Currok ezkerrarekin errematatu du area barruko ezkerraldetik, eta sarera bidali du baloia.
58. minutuan, bestalde, txingor ekaitza gero eta handiagoa zela eta, Fuentes Molina epaileak partida gelditu behar izan du.
Partidari berriro ekin ondoren, Jandroren taldea kontrako zelaian kokatu da, eta 78. minutuan heldu da Amorebietaren lehen gola, etxeko atezainaren akats handi baten ostean. Morcillok baliatu du gola egiteko.
Bi minutu geroago, Morcillok bisitarien bigarrena egin du, Caro gainditzeko baselina bikaina eginez. Bi minutuan bi gol sartu ditu Morcillok, eta horrek erabat aldatu du partidaren norabidea.
Luzapeneko 14 minutuetan, partida erotu egin da, eta bi taldeek markagailuan aurrea hartzeko aukera izan dute. Azkenik, puntuak banatu dira Plantion. Puntu horrek mailari eusteko amets egiten jarraitzeko aukera ematen dio Jandroren taldeari.
Fitxa teknikoa:
2 - Burgos: Caro; Arroyo (Borja GonzƔlez, 96. min), Cordoba, Grego Sierra, Matos; Curro Sanchez, Appin (Ojeda, 88. min), Mumo, Bermejo (Ander Martin, 77. min); Joni Montiel eta Fer NiƱo (Edu Espiau, 96. min).
2 - SD Amorebieta: Magunagoitia; Bustinza, Etxeita, Gaya, Lasure; Alvaro NuƱez, Sibo, Erik Moran (Raico, 97. min), Jon Morcillo; Dorrio eta Jauregi.
Golak: 1-0, 7. min: Fer NiƱo. 2-0, 47. min: Curro. 2-1, 77. min: Morcillo. 2-2, 79. min: Morcillo.
Epailea: Fuentes Molina. Txartel horia atera die Grego Sierra (4. min), Joni Montiel (12. min), Mumo (58. min) eta Dani Ojeda (97. min) Burgosko jokalariei; eta Lasure (34. min) eta Erik Moran (43. min) Amorebietako jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.