Amorebieta, salbaziotik zazpi puntura, Leganesen aurka etxean galduta
Amorebietak 0-1 galdu zuen astelehenean, Lezaman, Leganes liderraren kontra, Hypermotion Ligako 30. jardunaldiko partidan, nahiz eta 32. minutuan Yvan Neyou kanporatu ostean, jokalari bat gehiagorekin jokatu.Ā
77. minutuan Juan Cruz Diazek egin zuen Leganesekoen gola, bigarren zatian bisitariek atera gerturatu ziren aukera bakarrean. Hala, Madrileko taldeak hiru puntuak eraman zituen etxera, azken bi norgehiagokak galdu eta gero. Etxekoentzat oso porrot garratza izan zen, azken tokitik ezin aterata dabiltzalako, salbaziotik zazpi puntura.
Lehen zatian, Jandroren hamaikakoa izan zen nagusi, amaiera aldean, batez ere. Hasieran, bi taldeek izan zituzten gorabehera. Batetik, Dorriok egindako jaurtiketa bat zutoinetik oso gertu geratu zen; Leganes, bestetik, bi aldiz hurbildu zen atera Dani Raba eta Miguelen eskutik, baina ondoriorik gabe.
24. minutuan, Erik Moranek sartutako gola baliorik gabe utzi zuen epaileak, jokoz kanpo egoteagatik. Erdilariak Unai Bustinzaren burukada bat sare barrura bidali zuen arren, ez zen markagailura igo, epaileak VARaren laguntzaz gainbegiratu zuenean.
Horrez gain, Neyouk Dorriorik atzetik egindako sarrera gogorra ere errebisatu egin zuen Lax Franco epaileak. Hasiera batean, nahiz eta txartel horia atera, jokaldia berriz ikusi zuenean, gorria erakutsi zion. Hortaz, Neyouk aldageletarako bidea hartu behar izan zuen.
Aste honetan bertan fitxatutako Jürguen Locadia jokalariaren lanak ere ez zion aukera gehiago eman Amorebietari.
Partida berdinketarekin amaituko zela uste zutenean, Nyomek pasatako baloi bat eskuin hegaletik bideratu zuen Juan Cruzek urdinen ate aldera. Bidean Yriarteri aurre hartu eta gero, ezkerrez jo eta atezaina ezustean harrapatu zuen. Markagailua 0-1 jarri zen Leganesen alde.Ā
Fitxa teknikoa
0 - SD Amorebieta: Pablo Campos; Alvaro NuƱez (Eraso, 82. minutuan), Bustinza, Etxeita, Felix, Lasure (Rayco, 62. minutuan); Sibo (Yriarte, 73. minutuan), Erik Moran, Morcillo (Locadia, 73. minutuan); Dorrio eta Unzueta.
1- CD Leganes: Diego Conde; Miramon (Juan Cruz, 20. minutuan, Arambarri, 82. minutuan), Nyom, Jorge Saenz, Sergio Gonzalez, Franquesa; Dani Raba (Brasanac, 46. minutuan), Undabarrena, Neyou, Portillo (Luis Perea, 46. minutuan); eta Miguel (Diego Garcia, 70. minutuan).
Gola: 0-1, m.77: Juan Cruz.
Epailea: Salvador Lax Franco (Murtziako Batzordea). Neyou (Leganes) kaleratu zuen txartel gorria aterata. Txartel horia ikusi zuten Sibok eta Erik Moranek (Amorebieta), baita Undabarrenak eta Borja Jimenez Leganeseko entrenatzaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.