Iker Unzueta eta Angel Troncho, biak utzita, eta Unai Bustinza, fitxatuta, Amorebietako jokalari berri
Iker Unzueta aurrelaria, Angel Troncho hegalekoa eta Unai Bustinza atzelaria Amorebietako jokalari berriak dira, Bizkaiko taldeak ostegunean iragarri duenez. Hain zuzen ere, Unzueta Vizela taldeak utzi dio Amorebietari, eta Troncho Eibarrek. Bustinzak, ordea, Malagan jokatu zuen 2022-23 denboraldian.
Hala, Unzueta, 25 urtekoa bera, Amorebietara itzuli da, 2020-21 eta 2021-22 denboraldietan Zornotzako taldean aritu baitzen. Guztira, 55 partida oficial jokatu eta zortzi gol sartu zituen; AbadiƱoko aurrelaria Bigarren Mailarako igoera lortu zuen taldean izan zen, eta Bigarren Mailako lehenengo denboraldi hori ere jokatu zuen Amorebietan. Orain, Portugaleko Lehen Mailan dabilen Vizela taldetik iritsi da.
Bustinza, ia 32 urtekoa bera, "esperientzia handia" du futbol profesionalean, eta atzealdeko hainbat postutan jokatzeko gaitasuna du; azaroan hasi zen Amorebietarekin entrenatzen. Athleticeko harrobian hazi zen, eta 2014-15 denboraldian lehen taldean ibili; gerora, Leganesek fitxatu zuen, eta zazpi denboraldi eman zituen bertan, lau Lehen Mailan. 2022-23 denboraldian, Malagan jokatu zuen, Bigarren Mailan.
Tronchok 21 urte ditu, eta gazte mailan zebilela heldu zen Eibarrera; 2022-23 denboraldian debuta egin zuen Eibarreko lehen taldean. Denboraldi honetan, orain arte, zazpi partida ofizial jokatu ditu, eta gol bat sartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.