Golik gabeko berdinketa Amorebieta eta Oviedoren arteko partidan (0-0)
Amorebietak 0-0 berdindu du Oviedoren aurka Lezaman jokatu den Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida. Haritz Mujikaren taldeak, azken 15 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin, bere atea defendatzen jakin du gauzak zail jarri dizkion aurkari baten aurrean. Horrela, Bizkaiko taldeak seigarren partida kateatu du jarraian irabazi gabe, eta jaisteko postuetan jarraitzen du.
Lehen zatia parekatua eta abagune gutxikoa izan da. 17. minutuan, Viti Rozadak area kanpotik egindako jaurtiketa CuƱat atezainak desbideratu du, eta aldaratzean Borja Bastonek ez du lortu Amorebietak babestutako atea zulatzea. Minutu bat geroago, etxekoen aukera etorri da; Raycok jaurtitako falta kanpora joan da gutxigatik. Hala, bada, golik gabe iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran, Amorebietak gertu izan du gola, baina Josue Dorrioren jaurtiketa kanpora joan da. Handik gutxira, Oviedoren erantzuna etorri da, baina Seoane ez da aurkariaren atea zulatzeko gai izan. 54. minutuan, etxekoek bigarren aukera argia izan dute; Raykok, hala ere, ez du Dorrioren erdiraketa aprobetxatu.
69. minutuan, Camarasak atepetik atera du Etxeitaren errematea, eta lau minutu geroago, maldan gora jarri zaio partida Bizkaiko taldeari, jokalari bat galdu baitu, Carbonellek bigarren txartel horia ikusi ostean.
Oviedok etxekoen area setiatu du, baina Manu Hernandok Cazorlaren jaurtiketa gelditu du, eta Etxeitak, Alemaoren errematea.
Luzapenean, Etxeitak Dani Calvoren gola eragotzi du, haren errematea desbideratuta.
Fitxa teknikoa
0 - SD Amorebieta: Pablo Campos: Alvaro NuƱez, Gaya (Manu Hernando, 61. min), Etxeita, Lasure; Dorrio (Erik Moran, 78. min), Alex Carbonell, Sibo, Rayco (Luis Quintero, 73. min); Da Graca (Aviles, 78. min) eta Jauregi (Edwards, 73. min).
0 - Real Oviedo: Leo Roman; Luengo (Camarasa, 59. min), David Costas, Dani Calvo, Abel Bretones; Luismi (Jimmy, 46. min), Colombatto (Sese, 71. min); Viti, Seoane (Cazorla, 71. min),Ā Sebas Moyano (Alemao, 80. min); eta Borja Baston.
Epailea: Jose Luis Guzman Mansilla (Andaluziako Batzordea). Alex Carbonell kanporatu du 74. minutuan, bigarren txartel horia aterata (62. minutuan atera dio lehenengoa).
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.