Amorebietak gol zaparrada jaso du Leganesen aurkako lehian (6-0)
Amorebietak 6 eta 0 galdu du Leganesen aurka, igande honetan, urriaren 15ean, Butarquen jokatutako Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida. Hala, Zornotzako taldeak laugarren porrota jarraian jaso du, eta jaitsiera postuetan dago, 9 punturekin.
Baloiaren jabe izan da Amorebieta hasieran, eta Leganes atzean sartuta egon da kontraerasora irteteko zain. Bi taldeei kostatu egin zaie abaguneak sortzea, baina etxeko taldeak gola sartu du partidan izan duen lehen aukera argian. 21. minutuan, Zornotzako taldeak baloia galdu du zelai erdian, eta De la Fuentek 1-0ekoa jarri du markagailuan, Rabaren pasea baliatu eta Magunagoitia atezaina gaindituta.
Azkar erantzun du Amorebietak, baina Jauregik area barruan egindako errematea kanpora joan da. Haritz Mujikak zuzendutako mutilek barkatu egin dute, eta Leganesek bere bigarren gola egin du aurkariaren atera bigarrenez iritsi denean; De la Fuente izan da golegilea, berriro (2-0).
Ondorioz, 24. minutuan, neurketa maldan gora jarri zaio Bizkaiko taldeari. Hala ere, erasora jotzen segitu du Amorebietak, eta gola sartu du, baina epaileak baliogabetu egin du, Jauregik baloia eskuarekin jo baitu ate barruan sartu aurretik. Gainera, atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian, Jauregik zutoinera bidali du baloia, Dorrioren erdiraketa errematatuta.
Bigarren zatia gaizki hasi da Amorebietarentzat. Izan ere, 50. minutuan, etxeko taldeak hirugarrena sartu du: Miguel De la Fuentek egin du hori ere (3-0), hirugarrenez Magunagoitia gaindituta. Rabak falta egin dio Lasureri goleko pasea eman aurretik, baina epaileak ez du ezer adierazi, eta VAR sistemak ez du haren erabakia zuzendu.
Ordutik aurrera, Zornotzako taldea iparra galduta ibili da, eta Leganes, berriz, jaun eta jabe izan da. Hala, etxekoek laugarren gola sartu dute 73. minutuan: Diego Garcia izan da golegilea (4-0). Lehen erremateari erantzun bikaina eman dio Magunagoitiak; bigarrenean, baina, ezin izan du ezer egin gola saihesteko.
Gainera, zigorra ez da hor amaitu, Rabak gola sartu baitu (5-0) 82. minutuan. Leganeseko aurrelariak area barrutik egindako jaurtiketarekin zulatu du Amorebietaren atea.
Luzapenean, etxeko taldeak garaipena biribildu du, seigarrena sartuta. Chiccok markagailuratu du 6-0ekoa, Portilloren pasea jaso eta area barrutik jaurtiketa eginda.
Fitxa teknikoa:
6 - Leganes: Diego Conde; Nyom, Jorge Saenz, Sergio Gonzalez, Franquesa (Abzi, 76. min); Dani Raba, Neyou (Undabarrena, 70. min), Chicco, Djouahra (Portillo, 60. min), Diego Garcia (DarĆo, 76. min) eta Miguel de la Fuente (UreƱa, 60. min).
0 - Amorebieta: Magunagoitia; Alvaro NuƱez, Manu Hernando, Gaya, Lasure (Quintero, 74. min); Dorrio (Felix, 74. min), Edwards (Da Graca, 74. min), Sibo, Morcillo (Rayco, 46. min); Eraso (Javier Aviles, 46. min) eta Jauregi.
Golak: 1-0, 21. min: Miguel de la Fuente. 2-0, m.25: Miguel de la Fuente. 3-0, 50. min: Miguel de la Fuente. 4-0, 73. min: Diego GarcĆa. 5-0, 82. min: Raba. 6-0, 93. min: Chicco.
Epailea: Fuentes Molina. Txartel horia atera die Chicco (Leganes), Magunagoitia (Amorebieta) eta Alvaro NuƱez (Amorebieta) jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Asier Garitanok ez du Sportingeko entrenatzailea izaten jarraituko
Erabakia Castelloren aurka 3-1 galdu ondoren iritsi da, galdutako bosgarren partida jarraian suposatuz.