Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Da Graca aurrelari italiarrak Amorebietan jokatuko du, Juventusek utzita

21 urteko jokalaria Palermoren harrobiko taldeetan ibili da. 2018an Juventus taldeak fitxatu zuenetik, filialean jokatu du, C Seriean.
Cosimo Marco Da Graca, Amorebietaren fitxaketa berria
Cosimo Marco Da Graca, Amorebietaren fitxaketa berria. Argazkia: SD Amorebieta

Amorebietak Cosimo Marco Da Gracaren fitxaketa iragarri du asteazken honetan. 21 urteko aurrelari italiarra Turingo Juventusek utzita dator.

Italiarra Palermoren harrobiko taldeetan ibili da. Ondoren, 2018an Juventus taldeak fitxatu zuenetik, filialean jokatu du azken hiru denboraldietan, C Seriean.

Bizkaiko taldeko aurrelari berriak bi partida ofizial jokatu ditu. Kopako finalean, SPALen kontra, Andrea Pirloren aginduetara bata, 2021eko urtarrilean, eta Txapeldunen Ligan, Suediako Malmoƫren aurka bestea, 2021eko abenduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X