Historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marie-Louise Eta, Bundesligako talde bat entrenatzen duen lehen emakumea

Denboraldi honetan falta dituzten 5 partidak jokatu ondoren, 34 urteko entrenatzailea emakumezkoen taldeko entrenatzailea izango da, baina oraingoz gizonezkoen taldearen ardura hartuko du bere gain.

MARIE-LOUISE ETA
Marie-Louise Eta. Argazkia: Union Berlin

Union Berlin taldeak igande honetan jakitera eman duenez, Marie-Louise Eta izango da gizonezkoen talde profesionaleko bitarteko entrenatzaile berria, Steffen Baumgart ordezkatuz.

Gutxienez denboraldia bukatu arte hartuko du ardura hori bere gain, lehen mailan mantentzeko helburuarekin.

Denboraldi honetan falta dituzten 5 partidak jokatu ondoren, 34 urteko prestatzailea emakumezkoen taldeko entrenatzailea izango da, baina oraingoz gizonezkoen taldearen ardura hartuko du bere gain.

Bundesligan gizonezkoen talde baten ardura bere gain hartu duen lehen emakumea da, 2023an Bundesligako eta Txapeldunen Ligako lehen entrenatzailekidea izan ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X