Erretiroa hartuko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nacho Monrealek futbola utziko duela iragarri du

Nafarrak bere ibilbide profesionala utzi du 16 urtez elitean egon ondoren. Osasunan, Malagan, Arsenalen eta Realean jokatu du.
Nacho Monreal.
Nacho Monreal. Irudia: EITB Media

Nacho Monreal Realeko ezker hegaleko atzelari ohiak futbola utziko duela iragarri du: "Belaunak mezu argia bidaltzen dit, ez dut gehiagorako ematen".

Hala adierazi du bere Instagram kontuan Osasunako harrobian hezitako jokalari nafarrak, eta azaldu du "etapa bat amaitu eta beste bat" hasten dela. "Zoriontsua naiz. Eta ondo sentitzen naiz. Horrek lasaitasuna ematen dit ", gaineratu du.

Ezker hegalekoak eskerrak eman dizkie Osasunari, Malagari, Arsenali, Realari eta Espainiako selekzioari "bidean gurutzatu izanagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X