Finala, igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasiko da 2020ko Superkopa Arabian

Valentzia vs Real Madril eta Atletico vs Bartzelona izango dira Arabiako Yeda hirian jokatuko diren bi finalerdiak.
King Abdullah futbol-zelaiua, Yedan (Arabia). EFE

Bigarren urtez jarraian Superkopa Espainiatik at jokatuko da, 2020koa Arabiako Yeda hirian izango da, King Abdullah futbol-zelaian hain zuzen ere. Iaz Marokon jokatu zuten, Tangerren, eta bertan Bartzelonak Sevilla gainditu zuen.

Aurten, lehendabizikoz, lau taldek hartuko dute parte garaikurra irabazteko, hots, Valentzia, Real Madril, Atletico eta Bartzelona eta hurrengo hiru urtetan ere formatu bera izatea espero da eta ziurrenik leku berean.

ASTEAZKENA 8

20:00, Valentzia vs Real Madril (Movistar)

OSTEGUNA 9

20:00, Atletico vs Bartzelona (Movistar)

IGANDEA 12

19:00, finala (Movistar)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X