Hauteskunde berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villar Federazioko presidente kargutik kendu du Kirol Arbitrajeko Tribunalak

Angel Maria Villarrek ez du jarraituko Espainiako Futbol Federazioko presidente karguan. Ondorioz, Larrea buru duen zuzendaritzak kudeatzaile lanak egin, eta hauteskunde berriak deitu beharko ditu.
Angel Maria Villar. Argazkia: EiTB
Angel Maria Villar. Argazkia: EiTB

Kirol Arbitrajeko Tribunalak ostiral honetan erabaki du Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidente kargutik kentzea. Ondorioz, Juan Luis Larrea buru duen zuzendaritza pasako da kudeatzaile lanetara eta derrigorrez hauteskunde berriak deitu beharko ditu.

Espainiaren parte-hartzea Munduko Txapeketan, kolokan

Kirol Arbitrajeko Tribunalaren erabakiak, arrisku larrian jartzen du Espainiako selekzioaren parte-hartzea 2018ko Errusiako Munduko Txapelketan. UEFAk eta FIFAk abisua eman zioten Espainiako Gobernuari Futbol Federazioaren kontuetan ez sartzeko, baina ikusi egin beharko da FIFAk zein erabaki hartzen duen datozen egunetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X