Tratamendua, erabakitzeke
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prostatako minbizia du Berizzok

Athleticek, Realak, Eibarrek eta Alavesek, Twiterren islatu dute euren ardura eta babesa.
BERIZZO
BERIZZO

Eduardo Toto Berizzo Sevillako entrenatzailea azken orduotako protagonista bilakatu da prostatako minbizia duela iragarri dutelako.

Liverpoolen aurka aritu eta gero Sevillak atera duen idatziak hurrengo egunetan azterketa gehiago egingo dizkiotela esaten du eta horren arabera erabakiko dela zein tratamendu jarraituko duen.

Gaur Berizzok taldea entrenatu du Sevillan. gaixotasunaren berri izan eta berehala etengabeak izan dira entrenatzaile argentinarrari elkartasuna adierazteko mezuak. Besteak beste, lehen mailako lau euskal klubek, Athleticek, Realak, Eibarrek eta Alavesek, Twiterren islatu dute euren ardura.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X