Athleticek, gutxirekin, hiru puntuak lortu ditu derbian
Osasunaren eta Athleticen arteko derbiak protagonista nagusia izan du, baina bestearen garaipenarekin bukatu da. Nafarroako taldeak gehiegi barkatu du lehenengo zatian eta, neurketa Athletic itotzen bukatu arren, punturik gabe joan da Nafarroako Erreinutik. Zuri-gorriek, bestalde, Susaetaren gola ondo aprobetxatu eta hiru puntu eskuratu dituzte, sailkapenean gora egiteko.
Neurketa Osasunaren aukera bikoitzarekin hasi da. Etxeko taldea lehenengo aldiz Athleticen areara heldu denean, 3. minutuan, txarto urrundu du Laportek, eta Kike Solak zutoinetik oso gertu jaurti du baloia. Gorka Iraizoz, baina, erne egon da eta baloia gelditu du. Beldurra sartu dio Osasunak Athletici lehenengo uneetan.
11. minutuan, Armenteros izan da izua sortu duena, falta jaurtiketa batean. Baloi hori urrundu du Adurizek, baina hurrengo kornerrean korapiloa sortu du Athleticeko defensak area barruan, eta gertu egon da Osasunaren gola. Athletic ez da batere eroso aritu gorritxoek eragindako presio gogorraren aurrean, eta ezin izan du aukerarik sortu.
19. minutuan, Armenterosen baloia gelditu du Athleticeko atezainak. Osasuna partidako protagonista bakarra zen. Zuri-gorriak oso geldo aritu dira atzean, eta gainra, ezin izan dute jokorik sortu. 23. minutuan, Osasunak gola sartu du, baina epaileak baliogabetu egin du, gorritxoak jokoz kanpo zeudelako. Gola merezi zuten gorritxoek, eta gertu izan dute 25. minutuan. Gorka Iraizozi baloia ihes egin zaio ia harrapatuta zuenean, baina atzelariek urrundu egin dute. Laser batengatik kexu agertu da Athleticeko atezaina.
Lehenengo hastiaren azken hogei minutuetan, Athleticeko jokoa Osasunaren presioa izan du aurrean, une oro. Adurizek buruz errematatu du Iraolaren erdiraketa, baina kanpora joan zaio. Gero, berandu iritsi da area barruko baloi batera. Horiek izan dira Athleticen saiakera bakarak. Osasunak kontraeraso argiekin eta estrategia jokaldiekin erantzun dio, baina ez du saririk izan.
Hasierako sua, batez ere Osasunarena, itzaltzen joan da, lehenengo zatia golik gabe bukatu arte. Athletic azken uneetan saiatu egin da, baina Bielsaren gazteek ez dute irizpiderik erakutsi. Azken aukera, Laportarena, ezerezean geratu da.
Bigarren hastiaren hasieran, zuri-gorriek gehiago izan dute baloia, baina Osasunak presionatzen jarraitu du, aurreko zatian bezalaxe, eta Athleticen joko asmoak itzali ditu. Abaguneekin erantzun du Osasunak, lehenengo zatiko gidoia errepikatuz.
56. minutuan, Kike Sola area barruan sartu da eta ezkerretik erdiratu du baloia. De las Cuevas ondo iritsi da eta buruz errematatu du, baina Gorka Iraizozek harrapatu du. Osasunaren aukera garbiena izan da hori. Minutu batzuk geroago, Marcelo Bielsak lehenengo aldaketa egin du: Fernando Llorente atera da, Aritz Adurizen ordez. 30 minutu falta zirenean, Llorente zelairatu da berriro, Realaren aurkako partidan bezala. 63. minutuan, Ibai Gomezen erdiraketa luzea errematatu du Susaetak, eta gola sartu du. Nafarroako taldea hobeto aritu da, baina gola zuri-gorriena izan da.
Athleticek gola eskertu du eta jokoa zertxobait hobetu du. Osasunari, bere aldetik, gehiago kostatu zaio jokaldiak sortzea. 76. minutuan, jokaldi polita sortu du Errioxako aurrelariak, baina ez du Ibai Gomezen erantzun ona aurkitu. Hala eta guztiz ere, etxeko taldea bisitaria itotzen hasi da, zelaia bere alde irauliz. Berdinketatik gertu egon dira Armenteros eta Puñal, baina azkenean, lehenengo zatian erakutsitako nagusitasun argia ez aprobetxatu izana ordaindu dute nafarrek.
FITXA TEKNIKOA
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Arribas, Miguel Flaño, Damia (Puñal, 84. min.). Lolo, Silva, Oier Sanjurjo (Llorente, 69. min.), Armenteros, De las Cuevas (Masoud, 65. min.) eta Kike Sola.
Athletic: Iraizoz, Iraola, San Jose, Laporte, Aurtenetxe, Iturraspe, Herrera, De Marcos (Ekiza, 70. min.), Susaeta (Toquero, 90. min.), Aduriz (Llorente, 60. min.) e Ibai Gomez.
Gola: 0-1, 63. min.: Susaeta.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.