Bera Bera
2023/04/23 - 23:26
June Loidi: ''Taldeak sufritzen jakin du, eta lanarekin garaipena lortu dugu''
June Loidi Bera Berako hegalekoa pozik agertu da taldeak egindako lanaz. Sufritu arren, garaipenarekin disfrutatzea eta ospatzea geratzen dela nabarmendu du.
2023/04/23 - 23:24
Imanol Alvarez: ''Taldeak daukan maila eta gogortasuna erakutsi du''
Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzailea harro azaldu da bere taldeak Erreginaren Kopa irabazi ondoren. Merezitako garaipena dela adierazi du, txapelketa ona egin baitute.
2023/04/23 - 22:44
Bera Berak Erreginaren Kopa irabazi du Granollers garaituta (31-25)
Donostiarrak jokoaren jaun eta jabe egin dira intentsitate handiz jositako partida batean txapelketa bereganatzeko katalanen aurka sei goleko diferentziagatik.
2023/04/23 - 00:37
Bera Bera, Erreginaren Kopako finalera Guardes garaitu ondoren (25-23)
Donostiarrak galiziarrak baino gehiago izan dira partida osoan zehar eta Granollersen aurka jokatuko dute txapelketako finala.
2023/04/21 - 21:55
Bera Berak aise gainditu du Elx Kopako finalerdietara pasatzeko (36-24)
Donostiarrak aurkariak baino gehiago izan dira eta Atletico Guardesen aurka jokatuko dute Kopako finalerdia larunbat honetan, apirilak 22, 21:00etan.
2023/04/20 - 17:58
Bera Bera, Malagara bidean, Kopa helburu duela
Bera Bera gaur abiatu da Malagara Erreginaren Kopako final-laurdenetan jokatzeko. Imanol Alvarezenek bihar Elx izango dute aurrez aurre eta 2019tik gertatu ez dena saiatuko dira eskuratzen, hau da, finalerdietara sailkatzea.
2023/03/12 - 00:30
Bera Bera aise gailendu zaio Beti Onaki (33-19)
Super Amara Bera Berak nagusitasunez irabazi du Gurpea Beti Onak Nafarroako taldearen aurkako euskal derbia. Gipuzkoarrek sailkapenaren buruan jarraitzen dute; nafarrek, ostera, jaitsierako play-offa ekiditeko borrokan jarraituko dute
2023/02/23 - 15:27
Bera Berak Elxen aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Azken fasea apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da Martin Carpena Kirol Jauregian.
2023/01/05 - 17:08
Karsten eta Louis aurkeztu ditu Bera Berak
Elke Karstenek eta Marie Louisek lehen lan saioa egin dute Bera Berarekin. Lehenik aurkeztu egin dituzte, eta jarraian, Imanol Alvarezen aginduetara, taldearekin batera, lanari ekin diote.
2022/12/30 - 19:12
Bera Berak Elke Karstenen eta Marie Louisen fitxaketak iragarri ditu
Bi jokalariak Bourg de Péage Drome taldeko kide ziren. Argentinarra gipuzkoako taldera itzuliko da hiru urte geroago.
2022/12/18 - 23:55
Bera Berak zortzigarren aldiz irabazi du Superkopa (25-26)
Azken minutuetan, Bera Berak buelta eman dio markagailuari, azken norgehiagoketan nagusituz.
2022/12/16 - 15:06
Imanol Alvarez: ''Gakoa izango da defentsa ona egitea eta gure atezainak ondo ibiltzea''
Super Amara Bera Berak igandean (abenduak 18) jokatuko du Costa del Sol Malagaren aurka Espainiako Superkopako finala, Malagan bertan. Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzailea baikor azaldu da finalari begira.
2022/12/14 - 18:47
Anne Erauskin: ''Garrantzitsuena da aste honetan lehenengo titulua irabazi ahal dugula, hori da helburua''
Anne Erauskin eta Paula Arcos Bera Berako jokalarien adierazpenak Superkopako finaleko partidari buruz. Biak ala biak, baikor azaldu dira finalari begira.
2022/12/11 - 16:01
Bera Berak ez du Europa Liga jokatuko, Besançonen aurka bigarrenez galdu ondoren (24-27)
Super Amara Bera Berak agur esan dio Europa Ligako atariko kanporaketa gainditzeko ametsari. Frantzian porrota jaso ostean, Donostiako taldeak ezin izan du joaneko partidako emaitza irauli.
2022/12/09 - 17:20
Bera Bera, itxaropentsu erronka zailaren aurrean
Bera Berak Besançonen aurka jokatuko du datorren igandean Europa Ligako atariko kanporaketako itzuliko partida. Sailkapena nahi badute, joaneko partidako emaitza (32-29) irauli beharko dute.
2022/12/04 - 00:41
Bera Berak Besançonen aurka galdu du eta markagailua irauli beharko du etxean (32-29)
Frantziako taldearen aurkako porrotaren ondorioz, gipuzkoarrek buelta eman beharko diote hiru goleko aldeari etxean, Europan jarraitu nahi badute.
2022/12/02 - 17:14
Bera Bera, Besançonera bidean Europa helburu duelarik
Super Amara Bera Bera goizean abiatu da Frantziara, larunbat honetan Besançoren aurka jokatzeko. Europa Ligan jokatu nahi badute, kanporaketa hau gainditu beharko dute.
2022/10/22 - 23:36
Bera Bera nagusitu da Beti Onaken aurkako derbian (25-34)
Atarrabiako euskal derbian Bera Berarentzat izan da garaipena Beti Onaken aurka 25-34ko emaitzarekin. Azken horiek maila gorenean debutatzen ari dira eta denboraldi hasiera ona izan dute hiru garaipenekin.
2022/10/18 - 19:51
Bera Berak Besançon izango du aurkari Europa Ligako aurrekanporaketan
Kanporaketako joaneko neurketa abenduaren 3an edo 4an jokatuko da; itzulikoa, aldiz, astebete geroago, abenduaren 10ean edo 11n.
2022/09/11 - 00:49
Bera Berak denboraldiko lehen garaipena lortu du Granollersen aurka (22-33)
Iragan ostiralean, lehen jardunaldian, galduz ekin zioten ligari, Costa del sol Malagaren aurka. Gaur, ordea, 22 eta 33 irabazi dio Bera Berak Granollersi. Maitane Etxeberria izan da (zazpi golekin) neurketako goleatzaile nagusia.