Bera Bera
2023/07/14 - 21:43
Donostia izango da lehen Iberiar Superkoparen egoitza
Irailaren 8an eta 9an jokatuko den txapelketan Costa del Sol Málaga, Super Amara Bera Bera, Sporting Lisboa eta Madeira Andebol SAD taldeak arituko dira.
2023/07/11 - 14:52
Bera Berak azaroan ekingo dio Europa Ligari
Aurreko denboraldian egin zuten moduan, taldeen fasearen aurreko erronda abiatuko du azaroan talde donostiarrak, Europako Federazioak webgunean azaldu duenez.
2023/06/26 - 19:27
Bera Berak Alba Menendez kapitaina eta Giuliana Gavilan berritu ditu
Bi jokalariek urtebeterako berritu dute. Ondorioz, Imanol Alvarez entrenatzaileak bere esanetara ditu jada behar dituen 16 jokalariak. Denboraldiaurrea uztailaren 26an hasiko dute.
2023/06/23 - 15:48
Super Amara Bera Berak June Loidiren eta Anne Erauskinen kontratuak berritu ditu
June Loidi hegalekoak beste denboraldi batez jarraituko du Donostiako taldean, eta Anne Erauskinek, berriz, bi denboraldirako sinatu du.
2023/06/20 - 21:25
Emma Boadak eta Malena Cavok berritu egin dute Bera Berarekin, 2023-24 denboraldirako
Boadak, hala, bosgarren urtea emango du Donostiako taldean, eta Cavok, aldiz, laugarrena.
2023/06/15 - 19:00
Mariane Fernandesek eta Elke Karstenek kontratua luzatu dute Bera Berarekin 2024ra arte
Jokalariek eta klubak akordioa adostu dute kontratua urtebetez luzatzeko; beraz, Fernandesek eta Karstenek 2024ra arte jarraituko dute Donostiako taldean.
2023/06/13 - 19:56
Imanol Alvarez entrenatzaileak beste bi urte egingo ditu Bera Bera taldean
Horrenbestez, eta sinatutako bi denboraldiak osorik eginez gero, Alvarezek zazpi urte jarraian egingo ditu donostiarren aulkian, bere bigarren etapan.
2023/06/09 - 17:34
Arrojeriak, Etxeberriak eta Hernandezek beste urtebetez jarraituko dute Bera Beran
Hartara, 11, 10 eta 4 denboraldi beteko dituzte Donostiako taldean, hurrenez hurren.
2023/06/01 - 18:22
Bera Berak Carmen Arroyo eta Lyndie Tchaptchet fitxatu ditu bi denboraldirako
Tchaptchet Beti-Onak taldetik dator, eta Carmen Arroyo, berriz, Gijongo Motive.co taldetik.
2023/05/21 - 22:09
Bera Bera Ligako finaletik kanpo geratu da, Elx taldearekin hirugarren partidan galduta (22-26)
Imanol Alvarezen taldea atzetik joan da markagailuan ia partida osoan, eta burua altxatu ezinda ibili dira Elxekoen nagusitasunaren aurrean.
2023/05/20 - 01:00
Bera Berak Elxi irabazi dio eta finalerako txartela hirugarren partidan jokatuko da (30-28)
Bi talde horien arteko lehen finalista igandean, maiatzak 21, erabakiko da Josean Gascan jokatuko den hirugarren partidan.
2023/05/19 - 11:54
Bera Berak garaipena behar du gaur, Elxen aurka, finalerdia berdindu eta hirugarren partida behartzeko
Donostiako taldeak, Gascako zaleekin batera, Atticgo Elx menderatu behar du, aurkariak kanporaketako lehen norgehiagokan lortutako garaipena berdintzeko. Neurketa 21:00etan hasiko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai.
2023/05/17 - 18:46
Imanol Alvarez: ''Finala balitz bezala jokatu behar dugu''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Berako entrenatzaileak ostiraleko neurketa (Ligako finalerdietako kanporaketa) erabakigarriari buruzko gakoak eman ditu asteazken honetako prentsaurrekoan. Talde donostiarra irabaztera behartuta dago, Elxen 28-27 galdu baitzuen.
2023/05/13 - 22:56
Bera Berak partidako azken jokaldian galdu du Elxen aurka (28-27), eta kanporaketa Donostian irauli beharko du
Imanol Alvarezen jokalariak ia partida osoan izan dira atzetik markagailuan, baina, azken minutuetan, berdindu egin dute. Azken minutuan, Atticgo Elx taldea 27-26 jarri da, eta Bera Berak berriro ere berdindu du, baina etxekoek amaieran egin dute gol erabakigarria.
2023/05/11 - 23:03
Gaur 10 urte irabazi zuen Bera Berak lehengoz Liga
Bera Berak larunbatean, maiatzak 13, Elxen jokatuko du Ligako playoffetako finalerdietako joaneko neurketa. Itzulerakoa, datorren ostiralean, maiatzak 19, izango da Gascan. Partida hori zuzenean ikusi ahal izango da ETBn eta eitb.eus-en.
2023/05/06 - 21:37
Bera Berak Motive.co Gijon kanporatu du eta Ligako finalerdietarako sailkatu da
Imanol Alvarezen jokalariek, final laurdenetako kanporaketaren itzuliko partidan, Donostian, 30-31 galdu duten arren; Gijonen 21-31 nagusitu zen Gipuzkoako taldea. Atticgo BM Elx ala Conservas Orbe Porriño aritu dira nor baino nor gehiago, Bera Berarekin batera, finalera heldu nahirik.
2023/05/03 - 23:06
Bera Bera Kopako txapeldunari harrera egin diote Gipuzkoako Foru Aldundian
Super Amara Bera Berak omenaldia jaso du Gipuzkoako Foru Aldundian maiatzaren 4an, apirilean irabazitako eskubaloiko Erreginaren Kopagatik.
2023/04/29 - 01:16
Bera Berak kanporaketa bideratuta utzi du Gijonen (21-31)
Donostiarrak oso nagusi izan dira lehia osoan zehar, eta 10 goleko errentarekin egingo diote datorren larunbatean jokatuko den itzuliko lehiari.
2023/04/24 - 13:15
Bera Berako jokalariek kantxan dantzatzen ospatu dute Kopako titulua
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopa irabazi zuen igande arratsaldean, Granollers 31-25 mendean hartuta. Sari-banaketaren ostean, Donostiako taldeko jokalariak kantxan geratu ziren ospakizunekin jarraitzeko, eta dantzan ere jarri ziren, koreografia eta guzti.
2023/04/23 - 23:41
Bera Berak gogotsu ospatu du garaipena
Donostiarrek zazpigarren Erreginaren Kopa eskuratu dute eta, asteburu gogor baten ostean, gogoz ospatu dute garaipena.