Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Begiristain izango da Bera Berako entrenatzailea datozen bi denboraldietan

Imanol Alvarez ordezkatuko du, denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea erabaki baitzuen. Begiristain Alvarezen laguntzaile aritu da 2023-24 denboralditik.

Jon-Begiristain-Bera-Bera

Jon Begiristain entrenatzaile usurbildarra. Irudia: Bera Bera

Jon Begiristain Agirre (Usurbil, 1985) izango da super amara Bera Beraren entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan, eta, beraz, Imanol Alvarez ordezkatuko du, denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea erabaki zuena, klubak ohar baten jakitera eman duenez.

Begiristain Imanol Alvarezen laguntzaile aritu da 2023-24 denboralditik, eta, beraz, hirugarren urtea betetzen ari da Ermuko entrenatzailearekin batera. Beraz, birritan hiru garaikurrak lotu dituen taldearen arrakastetan parte hartu du, eta aurtengo irailean Superkopa Iberikoa ere bereganatu zuena Iruñean.

Horrez gain, Jon Begiristainek Zilarrezko mailan aritzen den taldea zuzentzen du, egun Estatuko kategorietako hirugarren mailan laugarren postuan dagoena, eta harrobiarekin koordinatzaile lanak ere egiten ditu.

Bera Bera Eskubaloi arduradun Tati Garmendia gaur arratsaldean jakinarazi dio erabakia taldeari, Gascan entrenamendua hasi aurretik. Beraz, bere izendapenak, era berean, klubeko lehen taldeen entrenatzaileen berregituraketa ekarriko du.

13 urte zituenetik eskubaloiari lotuta, Jon Begiristainek etapa guztiak bete ditu, jokalaritik entrenatzailera, Usurbildik Bera Berara, Zarautz eta Bidasoatik pasatuz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X