Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Super Amara Bera Berak nagusitasun handiz irabazi du Iberiar Superkopako finala, Iruñeko Anaitasuna pabiloian. Donostiako taldeak 38-21 garaitu du Benfica, eta, horrenbestez, hirugarren urtez jarraian bereganatu du aipatu titulua.
Bera Bera indarrean eta erasokor hasi da. Lehendabiziko bost minutuetan sei gol sartu ditu, eta aukariak, berriz, bakarra. Jasotzen ari zen jipoia ikusita, Luis Monteiro entrenatzaile portugaldarrak etenaldia eskatu du, eta, ondoren, hobeto aritu da Benfica.
Bost gol bata bestearen atzetik eginda, aldea murriztu dute markagailuan, baina hor bukatu zaie susperraldia. Imanol Alvarezen taldeak berriro zapaldu du azeleragailua, eta aurkariaren atearen bila joan dira.
Lehen zatia zortzi goleko abantailarekin (18-10) bukatu dute, eta bigarrenean gidoia errepikatu da.
Bera Bera askoz gehiago izan da, eta ez dio inolako aukerarik eman Benficari partidan sartzeko. Azkenean, Donostiako taldea 38-21 gailendu da, Iberiar Superkopa hirugarrenez jarraian irabazteko.
Tchaptcheti eman diote jokalari seguruenaren saria, eta Carmen Arroyorentzat izan da jokalari onenaren golardoa.
Bestalde, Replasa Beti-Onakek 24-27 galdu du hirugarren postua eskuratzeko Madeira Portugalgo taldearen aurka jokatu duen neurketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.