Bera Bera finalera sailkatu da, Gijoni irabazita
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopako finala jokatzeko txartela eskuratu du, finalerdietan Liberbank Gijoni irabazi (23-16) ostean. Aula Valladolid izango du aurkari finalean.
Defentsako lan gogorra eginda, aurkariari asko kosta zaio golak sartzea, batez ere neurketaren lehen txanpan. Lau eta bost gol arteko abantaila izan du Bera Berak ia lehen zati guztian zehar, baina Liberbank Gijonek desabantaila hiru golera murriztea lortu du azken txanpan (11-8).
Bigarren zatiaren hasieran, Bera Berako Arruda atezaina izan da protagonista, Liberbank Gijonen bi gol aukera geldituta. Penalti bat ere gelditzea lortu du. Horrek, aurretik mantentzea eta bost goleko abantaila hartzea eragin dio talde gipuzkoarrari (13-8).
Neurketako 40. minutuan, talde gipuzkoarrak sei goleko abantaila eskuratu du (15-9). Amaierarako hamar minutu falta zirenean, garaipena bideratuta utzi du Donostiako taldeak, zazpi goleko errenta eskuratuta (19-12).
Partidako azken txanpan, Bera Berako jokalariak ez dira urduri jarri, ez diote utzi talde bisitariari gehiegi hurbiltzen, eta garaipenak ez die ihes egin (23-16).
Fitxa teknikoa:
23 - Super Amara Bera Bera (11+12): Lais (a), ArrojerĆa (3), Ezkurdia (1), Teres (2), Cardoso (5,3p), Berasategi (-), Karsten (3), -ehasierako taldea- Castellanos (oa), Aramendia (-), Sans (1), Arderius (4), Etxeberria (-), Azurmendi (-), Menendez (1), Gil (3) eta Camejo (-). Entrenatzailea: Imanol Ćlvarez.
16 - Liberbank Gijon (8+8): Alvarez (p), CaƱo (-), Bonazzola (3), TĆ©llez (2), Cobo (-), Palicio (1), Joia (1) -ehasierako taldea- Ruiz (oa), Lozano (-), FarĆa (-), Torreira (-), Nedelcu (3) eta Gavilan (6). Entrenatzailea: Diego Lafuente.
Emaitza bost minutuero: 2-0, 4-1, 5-1, 5-1, 8-4, 11-8 (atsedenaldia); 13-8, 14-9, 18-11, 19-13, 20-14 eta 23-16 (amaiera).
Epaileak: Sebastian Fernandez eta Alberto Murillo (Andaluzia). Bera Berako Teres eta Menendez jokalariak egotzi dituzte, baita Gijoneko Cobo eta Joia jokalariak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Donostiako taldea hasieratik bukaeraraino izan nagusi, eta 38-21 garaitu du Benfica, Anaitasunan jokatutako finalean, Iberiar Superkopa hirugarren urtez jarraian bereganatzeko.
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.