Behobia-Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behobia-Donostia lasterketak zozketa baliatuko du, izena emateko modu orokor moduan

Antolatzaileek 30.000 kirolari inguru egoteko asmoa dute 2026ko lehian.

Behobia-Donostia 2024
Behobia-Donostia; IRUDIA: EFE

Behobia-Donostia lasterketak, berrikuntza gisa, zozketa ezarriko du 2026ko edizioan parte hartzeko asmoa daukatenen artean, inskripzio orokor moduan.

28.000 bat pertsona inskribatu ziren 2025ean; antolatzaileek azaroaren 8an 30.000 kirolari inguru egoteko asmoa daukate. Hurrengo edizioan, zozketak “lasterketan parte hartu nahi duten guztiei aukera berdinak ematea, eta aurreko edizioetan sortutako asetasuna eta ondorengo atsekabea saihestea” bilatzen duela adierazi dute antolatzaileek ohar batean.

Parte hartu nahi dutenek euro bat ordaindu beharko dute aurre-inskripziorako, eta bildutako dirua “Behobia-Donostia lasterketarekin elkarlanean dauden elkarte solidarioei” bidaliko dio Fortuna klubak.

Beraz, aurten, inskripzioaren bi fase mantenduko dira, lehenengoa “ohiko 3/5, azkeneko bost edizioetatik hirutara inskribatu direnentzat, CD Fortunaren bazkideez gain” eta bigarren fasea, zozketaz izanen dena, eskuragarriak izanen diren plazekin.

Lehenengo fasea martxoaren 23-31 bitartean izango da zabalik, “ohikoentzako”, eta bigarrena apirilaren 14 eta 22aren artean, apirilaren 29an eginen den zozketarako izena emanda, eta  maiatzaren 5etik 11raino, bete gabeko plazak itxaron-zerrendara pasatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X