Juan Muguerza Krosa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kimeli eta Jebitok kenyarrak, irabazle Elgoibarren

Nahiz eta faborito nagusienak izan ez, bai gizonen eta bai emakumeen lasterketetan bi kenyarrak izan dira indartsuenak.
E. Jebitok (Kenia)
E. Jebitok (Kenia)

Elgoibarko Nazioarteko Juan Mugerza Krosako LXXVIII. edizioa jokatu da gaur eta Keniako Kipkorir Kimeli eta Jebitok izan dira indartsuenak.

Euripean eta lokatzaz beteriko ibilbidean jokatu dira egunean izan diren lasterketa guztiak.

Emakumezkoena izan da aurrena jokatzen eta bertan E. Jebitokek (Kenia) izan da onena, erasoa jo du kilometro batzuren faltan eta bakarrik helmugaratu da 26:06 denbora eginda; bigarren postuan B. Chebet (Kenia) heldu da eta hirugarren lekua P. Chesang (Uganda) atletarentzat izan da.

Gizonezkoetan azken metroetan erabaki da garailea. Azken kilometroetan elkarrekin izan dira N. Kipkorir Kimeli (Kenia) eta  A. Yihume (Etiopia) eta amaiera ikusgarrian irabazi du keniatarrak; R. Kibet (Uganda) hirugarren izan da.

SAILKAPENAK

Gizonak

1.- Nicholas Kimeli (Kenia) 33:48.

2.- Adissu Yihune (Etiopia) 4 segundora

3.- Rogers Kibet (Uganda) 6 segundora.

4.- Adel Mechal (Espainia) minutu batera

Emakumeak

1.- Edinah Jebitok (Kenia) 26:02

2.- Beatrice Chebet (Kenia) 20 segundora

3.- Prisca Chesang (Uganda) 30 segundora

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X