Triatloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Llanos Arizonako Ironmanean gailendu da

Ameriketako Estatu Batuetan lortutako garaipen honekin, Gasteizko atletak Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko eskubidea lortu du. Clemente Alonsok eta TJ Tollaksonek osatu dute podiuma.
20181119150019_enekollanos_
18:00 - 20:00
Eneko Llanos, irabazle Arizonako Ironmanean

Eneko Llanos AEBko Arizonako Ironmanean gailendu da, eta Hawaiikoan hamahirugarren aldiz parte hartzeko aukera lortu du horrela.

Gasteizko atletak berriro irabazi du lasterketa hau, eta Clemente Alonso espainiarra sartu da bigarren. Enekok 8 ordu, 4 minutu eta 24 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko, Andaluziako atletak baino 4 minutu gutxiago, hain zuzen. TJ Tollaksonek osatu du podiuma.

Lasterketaren amaieran, gasteiztarra buruan jarri da, korrika egindako saioan atzetik aurrera eginez, eta garaipena lortu du berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X