Arrauna
2025/07/01 - 17:43
Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.
2025/06/30 - 23:01
Hainbat helburu dituzten zortzi ontzi arituko dira, Eusko Label Ligan, lau faboritoekin batera
Hondarribia, Getaria, San Juan, Lekeitio, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Ares ibiliko dira, iragarpenen arabera ohorezko txandarako izango diren Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Zierbena faboritoekin batera, Eusko Label Ligan. Guztien aukerak aztertu ditugu.
2025/06/30 - 23:00
Urdaibai, Donostiarra, Zierbena eta Orio, Eusko Label Ligako faborito nagusiak
Ibon Gaztañazpi adituak 2025eko Eusko Label Ligan faboritoak diren lau kluben aukerak izan ditu hizpide, Liga hasteko bost egun gelditzen direla.
2025/06/30 - 18:10
Jon Salsamendi Urdaibaiko entrenatzailea zuzenean elkarrizketatuko dugu, gaur, "Kirolak" saioan, ETBn
14:40an izango da, ETB1en. Urdaibaiko entrenatzailea, 54 urtekoa bera, Iker Zabalaren ordez dabil, Eusko Label Ligako egungo txapelduna zuzentzen; larunbatean hasiko da 2025eko denboraldiko Liga.
2025/06/30 - 16:41
Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?
Arraun Lagunak eta Tolosaldea faborito nagusiez gain, beste sei traineru lehiatuko dira Euskotren Ligan, bakoitza bere helburu eta ibilbidearekin.
2025/06/30 - 16:29
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, aurtengo faborito nagusiak
Orain arteko lehietan nagusi izan dira. Arraun Lgunakek Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak irabazi dutu; Tolosaldeak, aldiz, Euskadikoa. Ibon Gaztañazpi aditu eta esatariak ontzi bakoitzaren gakoak azazltzen dizkigu.
2025/06/29 - 16:53
San Juan nagusi, Zarautzen aurretik
San Juanek Portugaleteko bandera eskuratu du, denboraldiko bigarrena. San Juan ETE ligako lehen postuan dago, 34 punturekin, Zarautzekin berdinduta. Gaur 7 segundo pasatxo atera dizkio Zarautzi.
2025/06/29 - 16:44
Santurtzik lautik lau estropada irabazi ditu KAE-1 ligan
Atzo Donibane Lohizunen garailea izan zen ontzia gaur ere protagonista izan da Portugaleteko uretan. Soterak irabazi du KAE-1 ligako estropada, nagusitasunez; Zarautz izan da bigarren, eta Astillero hirugarren. Santurtzik irabazi ditu orain arte jokatu diren lau estropadak.
2025/06/28 - 23:48
San Juan eta Santurtzi gailendu dira Donibane Lohizunen
Donibane Lohizuneko uretan, Ziburuko bandera jokatu da gaur arratsaldean. ETE ligan, San Juan gailendu da; KAE ligan, berriz, Santurtzi.
2025/06/22 - 17:24
Zarautzek denboraldiko bigarren bandera eskuratu du
Zarautzek ETE Ligako lehen bi jardunaldiak irabazi ditu, igandean Pasaiako 12. Ikurrina ere eskuratu baitu. Zarautzek 15 ehuneneko alde estua atera dio bigarrenari, San Juani, eta garaipena bideo finisharen bidez konfirmatu behar izan dute epaileek.
2025/06/22 - 17:12
Santurtzik irabazi du Pasaiako Ikurrina
Itsasoko Amak lider jarraitzen du KAE-1 ligan, asteburuko bi estropadak irabazita. Bizkaitarrak jaun eta jabe izan dira Pasaiako uretan.
2025/06/22 - 15:21
Hondarribia B ontziak istriborretik egin du ziaboga!
Hondarribiko bigarren ontzia estropadaren buruan zihoan lehen ziabogan nahastu eta maniobra istriborretik egin duen arte, KAE-1 Ligako Pasaiako Ikurrinako lehen txandan.
2025/06/21 - 17:04
Santurtzi eta Zarautz nagusitu dira Astilleron, lehen jardunaldian
Santurtziko traineru bizkaitarra lider jarri da KAE-1 Ligako Real Astillero de Guarnizo Banderan. Emakumezkoen ETE Ligan, Zarauzko tripulazioa izan da irabazlea.
2025/06/20 - 23:01
Arraun gala EITBn, denboraldiari hasiera emateko
Traineru Kluben Elkarteak Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia egin du Bilboko EITBren egoitzan.
2025/06/19 - 15:25
CaixaBankek eta TKEk 2028ra arte luzatu dute elkar lotzen dituen akordioa
Finantza-erakundeak eta Traineruen Kluben Elkarteak elkarlanean jarraituko dute, gutxienez beste hiru urtez. CaixaBankek Euskotren Ligako liderren maillota eta Eusko Label Ligako patroi onenaren maillota eta koroa babesten ditu.
2025/06/17 - 15:57
Euskotren Ligako patroi onenaren EITB maillota aurkeztu dute, Donostian
Aurten ere EITBk Euskotren Arraun Ligako patroi onenari maillota emango dio denboraldiaren amaieran. Gaur eguerdian egin dute aurkezpena, Donostian. Zenbait arraunlari ez ezik, Joseba Urkiola EITBren kirol zuzendariak eta Borja Rodrigo TKEren presidentea izan dira ekitaldian.
2025/06/17 - 14:44
Maren Etxabe, sagar artean hazitako arraunlaria
Maren Etxabe Arraun Lagunake taldeko arraunlaria da. Hernanin hasi zen arraunean. Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu Donostiako taldearekin. Arraun Lagunaken arrakastarako arraunlari garrantzitsua izan da. 19 urte ditu, eta irabazteko gosez dago.
2025/06/15 - 19:06
Orio eta Arraun Lagunak nagusitu dira 2025eko Espainiako traineru txapelketan
Gizonezkoetan, Orio bikain garaitu ditu Zierbena eta Donostiarra. Emakumezkoetan, berriz, donostiarrek Tolosaldea eta Hibaikaren aurretik sartu dira.
2025/06/15 - 16:58
Arraun Lagunakek irabazi du Espainiako traineru txapelketa
Donostiarrak nagusitasunez gailendu dira Castroko uretan, eta Euskadiko txapelketako arantza atera dute. Tolosaldea izan da bigarren, eta Hibaika hirugarren.
2025/06/15 - 16:49
Espainiako traineru txapelketa ere, Oriorentzat
Gipuzkoarrek Zierbena izan dute aurkari nagusi Castroko uretan jokatutako estropadan, baina Gorka Aranberriren traineruak irabazi du Espainiako Txapelketa, Gipuzkoakoa eta Euskadikoa irabazi ostean.