Kontxako Bandera
2023/08/31 - 22:25
Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria, Ondarroa eta Donostiarra lehiatuko dira Kontxan
Zazpi talde horiek lortu dute, ostegunean, sailkatze estropadan, igandean hasiko den Kontxako Banderarako txartela eskuratzea. Donostiarra sailkatuta zegoen, eta zortzikotea osatuko du azken klub horrek.
2023/08/31 - 20:50
Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Ondarroa sailkatu dira 2023ko Kontxako Banderarako
Zazpi talde horiek lortu dute, ostegunean, sailkatze estropadan, igandean hasiko den Kontxako Banderarako txartela eskuratzea. Donostiarra sailkatuta zegoen, eta zortzikotea osatuko du.
2023/08/31 - 17:29
Zein baldintzatan izango da itsasoa, ostegunean, Kontxarako sailkatze estropadan?
Iragarpenaren arabera, itsasoaren baldintzak, gizonezkoen sailkatze estropadan, emakumezkoen proban izandakoak baino lagungarriagoak izango dira.
2023/08/31 - 17:21
Klubetako ordezkariak, itxaropentsu eta urduri Kontxarako sailkatze estropadaren atarikoan
Goizean, Donostian, zozketa egin dute, zehazteko zein ordenatan irtengo diren taldeak Kontxarako sailkatze estropadan. EITB klub batzuetako ordezkariekin izan da, erlojupekoa aztergai.
2023/08/31 - 14:26
2023ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartzen lehena Zarautz izango da, eta Getariak itxiko du estropada.
2023/08/31 - 00:24
Ezustekorik ez, asteazkenean, Kontxarako sailkatze-estropadan
Euskotren Ligako Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Hondarribia eta ETE Ligako Zumaia eta Kaiku izango dira, igandetik aurrera, Kontxako Banderaren hamaseigarren ekitaldian.
2023/08/30 - 20:32
Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku izango dira 2023ko Kontxako Banderan
Asteazkenean lortu dute plaza bermatzea, sailkatze estropadan. Donostiarrarekin batera arituko dira, azken horrek ziurtatuta baitzuen Kontxarako txartela.
2023/08/30 - 17:18
Zein izango da 2023ko Kontxako emakumezkoen sailkatze-estropadarako itsasoaren egoera?
Itsasoaren egoera zailari egin beharko diote aurre arraunlariek 2023ko Kontxako emakumezkoen sailkatze-estropadan. Estropadaren zailtasun maila 5ekoa izango da.
2023/08/30 - 16:46
Talde guztiek gogotsu ekingo diote Kontxako Banderaren sailkapen estropadari
Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkapen estropada jokatuko dute gaur arratsaldean Donostian, 18:00etatik aurrera. 18 taldek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta.
2023/08/30 - 14:30
2023ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Tolosaldea izango da. Bestalde, Perillo arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2023/08/29 - 16:45
Sailkapen estropada, mende erdiko arraun historia
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderaren sailkapen estropadak. Historian zehar, une gogoangarriak utzi ditu proba klasiko honek.
2023/08/28 - 21:23
Rianxo ez da emakumezkoen sailkatze-estropadan izango, patroi baten heriotzagatik
Adrian Neo Romeroren heriotzaren ondorioz, klubeko "zuzendaritza, entrenatzaileak, arraunlariak eta zaleak" ez daude estropadan lehiatzeko "animo eta indarrekin".
2023/08/28 - 16:52
42 traineru, Kontxako Banderako sailkapen estropadetan
Emakumezkoen 18 ontzi eta gizonezkoen 24 lehiatuko dira guztira. Rianxo ez da emakumezkoen sailkatze-estropadan izango, patroi baten heriotzagatik. Zuzenean jarraitu ahal izango dira proba guztiak, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/08/25 - 17:46
42 traineru izango dira Kontxako Banderako sailkapen estropadetan
Ostiral honetan, abuztuak 25, aurkeztu dute Kontxako Banderako 128 edizioa. Emakumezkoen 18 traineru eta gizonezkoen 24 traineru arituko dira guztira urteko zita garrantzitsuenetakoa den honetan.
2022/09/13 - 18:55
Gorka Aranberri, Kontxako patroi onenen artean
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak 2022 Kontxako Bandera irabazi zuen Bermeoko taldearekin. Patroi lanetan bere zazpigarren Kontxa bereganatu zuen igandean eta bederatzi Kontxako Bandera dituen Manuel Arrillaga soilik du aurretik. EITB Mediak Aranberri elkarrizketatu du.
2022/09/12 - 12:50
Oriotarren berotasun eta esker ona jaso zuten Kontxako irabazleek
Oriok hirugarren Kontxako Bandera bereganatu zuen, eta herrira bueltatu zirenen bizilagunen omenaldia jaso zuten arraunlari entrenatzaile eta taldeko gainerako kideek.
2022/09/11 - 18:03
Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak
Emakumezkoen mailan Orio izan da nagusi bigarren jardunaldian eta gizonezkoetan Urdaibai. Biek ala biek bi jardunaldiak irabazi dituzte.
2022/09/11 - 16:25
Orbañanos: ''Ezin izan dugu gure bertsiorik onena atera eta guretzat egun iluna izan da hau''
Hondarribia hirugarren izan da Kontxako Banderan. Ez du estropada ona egin bigarren jardunaldian eta lanak amaitu ostean EITB Mediak Mikel Orbañanos hondarribitarren entrenatzailearekin hitz egin du.
2022/09/11 - 16:07
Arkaitz Diaz: ''Oso estropada ona egin dugu, pausoz pauso goaz eta onenetatik gero eta gertuago gaude''
Donostiarra bigarren izan da Kontxako Banderan eta bigarren jardunaldiko estropadaren ostean Arkaitz Diaz Donostiarrako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du.
2022/09/11 - 15:52
Iker Zabala: ''Ez da normala horrenbeste gauza irabaztea''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak azken bi denboaldietako Kontxako Banderak irabazi ditu bi talde desberdinekin (joan zen urtean Santurtzirekin), eta nabarmendu nahi izandu hori ez dela normalean gertatzen den gaza bat.