2024ko Euskotren Ligako Txingudiko Bandera: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Zure interesekoa izan daiteke
Nerea Perez, Tolosaldeako patroia: “Kriston denboraldia ari gara egiten, talde berria osatzen dugula kontuan hartuta"
"Ondarroan estropada ona egin genuen; igandean, Hondarribian, aldiz, txanda batetik bestera haizea asko aldatu zen, joateko luzea oso ona egin genuen, baina bueltan ez genuen sentsazio onik aurkitu", azaldu du Tolosaldeako patroiak. "Baliteke gehien gozatzen ari naizen urtea izatea", aitortu du Nerea Perezek.
Garazi Ormazabali eta Malen Eskitxabeli zapore gazi-gozoa utzi die lehen estropadak, Tolosaldea balizan trabatuta geratu ondoren
Garazi Ormazabalen hitzetan, "pena da liga horrela hastea, baina lehen estropada baino ez da". "Alde onarekin geratzen gara, hiru luzetan gainerakoen parean izan ginelako", erantsi du. Malen Eskitxabelen ahotan, "gazi-gozoa izan zen asteburua; ziabogara arte dena oso ondo zihoan".
Ontzia kateatu zaio Tolosaldeari azken ziabogan
Euskotren Ligako lehenengo jardunaldian, Tolosaldeari ontzia kateatu zaio azken ziabogan, eta, hori dela eta, denbora asko galdu du 4. luzean. Ontzia askatu arren, 5. postuan amaitu du azkenean estropada.
Tolosaldea sasoiko eta momentu onean helduko da Kontxara
Tolosaldeak bigarren postuan amaitu du Euskotren Liga, bi bandera irabazi ditu, eta Euskadi Txapelketa ere bereganatu du. Orain, Kontxako Bandera lehiatzea du helburu Tolosako taldeak. Kontu horietaz guztietaz hitz egin du Arene Portularrumek EITB Mediarekin.