Euskotren Liga
2022/08/14 - 14:42
Nadeth Agirre: “Gaurko helburua bandera zen eta horrekin batera datorren saria sekulakoa da”
Orioko patroia pozik agertu da Castron irabazi eta Euskotren Liga bereganatu ostean. Agirrek azpimarratu du estropada gogorra izan dela, eta itsasoaren egoera ez dela onena izan gaineratu du.
2022/08/14 - 14:09
Orio, Euskotren Ligako txapeldun
Castroko Bandera irabazita oriotarrek Euskotren Ligako titulua bereganatu dute. Lehen bandera izan ezik jokoan egon diren beste guztiak irabazi ditu Oriok.
2022/08/13 - 23:14
Orio, Euskotren Liga irabaztetik oso gertu
Oriotarrek nahikoa dute bihar Arraun Lagunaken aurretik gaeratzearekin Euskotren Liga irabazteko.
2022/08/13 - 20:39
Orio Euskotren Ligako titulua lortzetik pauso bakarrera, Ondarroako Bandera bereganatu ostean
Estropadako lehen zatia oso berdindua izan da, ziabogatik aurrera, baina, Oriok abantaila hartu du.
2022/08/13 - 20:28
Orio, nagusi Ondarroako uretan ere
Orioko neskek beste garaipen bat gehitu dute Ondarroako uretan. Larunbat honetakoarekin, bederatzi bandera bereganatu dituzte jada, eta Castron Euskotren Liga matematikoki irabazteko aukera izango dute.
2022/08/13 - 20:24
Azkonobieta: ''Liga nahiko bideratuta dago, baina estropadaz estropada eta banderen bila goaz''
Oriok bereganatu du Ondarroako Bandera eta Euskotren Liga irabaztetik pauso bakarrera dago. Ondarroan garaipena lortu ostean Itxaso Azkonobietak estropadaren analisia egin du.
2022/08/10 - 20:50
Tolosaldea, azken txanparako prest
Lau estropada geratzen dira Euskotren Liga amaitzeko eta Tolosaldeak bi puntura du mailari eustea bermatzen dion sailkapen nagusiko hirugarren postua. Azken estropadetan Donostiarraren aurretik ibili dira.
2022/08/10 - 20:41
Tolosaldea, azken txanparako prest
Euskotren Liga bukatzeko lau estropada geratzen dira. Tolosaldeak bi puntura du mailari eustea bermatzen dion hirugarren postua. Azken estropadetan Donostiarraren aurretik geratu dira.
2022/08/07 - 17:21
Orio aise nagusitu da Getarian
Orio nagusi izan da beste behin eta Euskotren Ligako titulua gero eta gertuago du. Gaur, bigarren luze aparta egin eta gero, ez dute aurkaririk izan.
2022/08/07 - 15:17
Nadeth Agirre: ''Hasieran kosta egin zaigu erritmoa hartzea, baina azken luze oso ona egin dugu''
Orioko patroia den Nadeth Agirrek Euskotren Ligako Getariako Ikurrinan lortutako estropadaren analisia egin du.
2022/08/07 - 14:59
Oriok gero eta gertuago du Euskotren Ligako titulua, Getariako Ikurrinan nagusitu ostean
Oriotarrek bigarren luzean estropada hautsi dute eta aise nagusitu dira Getariako uretan. Ligako sailkapenean sei puntuko errenta lortu dute zortzigarren bandera jarraian irabazita.
2022/08/07 - 14:43
Oriok ez die aukerarik eman aurkariei Getariako Ikurrinan
Oriok beste asteburu bikain bat biribildu du igande honetan Getariako Ikurrina bereganatuta eta larunbatean Hondarribiko Bandera irabazita. Bideo honetan duzu ikusgai azken txanpa Orioren ontzitik ikusita.
2022/08/06 - 23:12
Oriok irabazi du Hondarribiko bandera
Lehen luzean Arraun Lagunak aurretik joan bada ere, ziabogan azkarragoak izan dira horiak eta estropada irabazi dute.
2022/08/06 - 20:43
Orio, nagusi Hondarribiko Banderan azken luze bikaina eginda
Oriok irabazi du Hondarribik Bandera. Lehen luzean Arraun Lagunak ibili da buruan, baina oriotarrek azken luze bikaina egin dute garaipena eskuratzeko. Bideo honetan dituzu ikusgai estropadako azken metroak.
2022/08/06 - 20:36
Oriok geldiezin jarraitzen du Hondarribiko Bandera irabazita
Denboraldiko zazpigarren bandera lortu dute oriotarrek, bigarren luzean erabaki den estropadan nagusitu eta gero. Euskotren Ligako sailkapenean bost puntura zabaldu dute Arraun Lagunakekiko errenta.
2022/08/06 - 20:27
Nadeth Agirre: ''Bueltan asmatu egin dugu olatuak baliatuta, aurrea hartu dugu, eta horri eutsi diogu''
Oriok irabazi du Hondarribiko Bandera eta zazpigarrena jarraian bereganatu du. Nadeth Agirre Orioko patroiak estropadaren analisia egin du EITB Mediarentzat.
2022/08/04 - 21:32
Hondarribiko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak eta olatuen iragarpena
Eusko Label eta Euskotren ligek Hondarribian dute hitzordua larunbatean. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daitezke.
2022/08/01 - 17:28
Ane Arruti, Orioko arraunlaria: ''Liga nahiko bideratuta daukagu, baina edozein gauza gerta liteke''
Oriok lau puntuko aldea dauka Arraun Lagunakekiko Euskotren Ligako sailkapen nagusian. Txapelketa bideratuta ikusten duten arren, oraindik ez dira fio. Hala adierazi digu talde horiko Ane Arruti arraunlariak.
2022/07/31 - 16:54
Orio, erabat nagusi Lekeition
Bere seigarren Bandera jarraian irabazi du Oriok, Euskotren Bandera bereganatu du Lekeitiko uretan estropada hasieratik amaieraraino kontrolpean izanda.
2022/07/31 - 14:49
Itxaso Azkonobieta, Orio: ''Ditugun une on guztiak aprobetxatu behar ditugu''
Oriok bere seigarren garaipena lortu du Lekeitioko uretan eta pixkanaka aurkariengandik urruntzen ari da sailkapen nagusian, Euskotren Ligako lidergoa sendotuz.