Euskotren Liga
2023/08/20 - 14:40
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako koroa jaso du
Arraun Lagunakek bigarrenez irabazi du Euskotren Ligako Koroa, Zarauzko Ikurrina, ligako azken jardunaldia, irabazita.
2023/08/20 - 14:20
Andrea Astudillo, Arraun Lagunak: ''Gure lana egin eta sorpresa eman dugu''
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako bere bigarren koroa irabazi du, Zarauzko Ikurrinan gailenduta.
2023/08/20 - 14:16
2023ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek bereganatu du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina eta Euskotren Liga bera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/19 - 22:15
Arraun Lagunak, txapeldun izatetik gertu
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek Zarauzko uretan, eta lehen jardunaldiko estropada irabazi du. Orio bigarren izan da 6 segundora eta Donostiarra 7ra. Sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunakek 7 puntu ateratzen dizkio Oriori.
2023/08/19 - 20:21
Arraun Lagunak Euskotren Liga irabaztetik pauso bakarrera da, Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian nagusituta
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek Zarauzko uretan, eta lehen jardunaldiko estropada irabazi du. Orio bigarren izan da 6 segundora eta Donostiarra 7ra. Sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunakek 7 puntu ateraten dizkio Oriori.
2023/08/19 - 20:19
Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldiko Arraun Lagunaken azken metroak
Larunbat honetan, abuztuaren 19an, Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldia jokatu da, eta Arraun Lagunak izan da irabazlea. Ikusi hemen garaileen azken metroak.
2023/08/19 - 20:15
Xubane Uribarrena: ''Koroa esku-puntarekin ukitzen gaude''
Arraun Lagunakek Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldia irabazi du Orioren eta Donostiarraren aurretik. Amaierarako jardunaldi bten faltan, Donostiarrek eeskura dute Euskotren Ligako koroa irabaztea.
2023/08/16 - 17:03
Mendizabal aita-alabak, Hibaikaren eta Hondarribiaren arteko lehia etxean
Ane eta Iraia Mendizabal Hondarribiako arraunlariak dira; Iñaki aita, aldiz, Hibaikako prestatzailea. Euskotren Ligako ia estopada guztietan txanda berean lehiatu dira, eta gehienetan alabak izan dira nagusi; hau da, Hondarribia gailendu da ia beti.
2023/08/13 - 16:27
Donostiarra, nagusi Boiron; Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du
Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Rianxeira Bandera, Arraun Lagunak (bigarren) eta Orio (hirugarren) mendean hartuta. Bestalde, sailkapen nagusian Arraun Lagunakek jarraitzen du lider eta sei puntu ateratzen dizkio Orio bigarrenari.
2023/08/13 - 15:19
Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Rianxeira Bandera, Arraun Lagunak eta Orio mendean hartuta
Boiroko uretan nagusi izan da Donostiarra, eta garaipena bereganatu du. Arraun Lagunak izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Ondorioz, Euskotren Ligako sailkapen nagusiko liderrak, Arraun Lagunakek, sei puntura du bigarrena, Orio.
2023/08/13 - 14:31
Euskotren Ligako Boiroko Banderako azken metroak
Igande honetan, abuztuaren 13an, Euskotren Ligako Boiroko Bandera jokatu da Galizian, eta Donostiarra izan da irabazlea. Atzetik, Arraun Lagunak (2.) eta Orio (3.) sartu dira.
2023/08/13 - 14:25
Naroa Urkola: ''Asteburu polita atera zaigu''
Donostiarrak denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Boiron jokatutako estropadan. Bigarren Arraun Lagunak izan da eta Orio hirugarren.
2023/08/12 - 22:32
Oriok Arraun Lagunakekiko desabantaila murriztu du, Moañan irabazita
Moañako Bandera lehen aldiz jokatu da Euskotren Ligan, eta Orio izan da irabazlea. Garaipenari esker, Oriotarrek puntu bat jan diote Arraun Lagunaki sailkapen nagusian.
2023/08/12 - 20:32
Orio nagusitu da Moañan eta puntu bat jan dio Arraun Lagunak liderarri
Oriotarrek irabazi dute Euskotren Ligako Moañako Illa Do Samertolameu Bandera, eta puntu baten murriztu du bigarren izan den Arraun Lagunak sailkapen liderrarekiko desabantaila.
2023/08/12 - 20:30
Moañako Banderako azken metroak
Oriok irabazi du Moañako Bandera Arraun Lagunaken eta Donostiarraren aurretik.
2023/08/12 - 20:22
Josu Esnaola: ''Banderaz bandera, guk gurea egin behar dugu''
Orioko delegatuak taldeak Euskotren Liga eskuratzeko borrokan jarraituko duela adierazi du, eta horretarako Oriok bere lana egiten jarraitu behar duela nabarmendu du, "banderaz bandera".
2023/08/08 - 18:09
Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Ligan estropada onak egiten ari gara eta Kontxarako prest gaude''
Asteburuko bi garaipenek taldeari "konfiantza izugarria" eman diotela aitortu du Etxabek. Donostiako ontzia lider da Euskotren Ligan eta Orio aurkari zuzena 6 puntura dauka liga amaitzeko lau estropadaren faltan.
2023/08/06 - 16:28
Arraun Lagunakek Euskotren Bandera irabazi du, Lekeition erakustaldia emanda
Arraun Lagunanekek irabazi du Euskotren Bandera.Lekeitioko uretan onena izan da Donostiako taldea, eta, gainera Euskotren Ligako lidertza sendotu du. Orain, 6 puntu ateratzen dizkio bigarren den Oriori.
2023/08/06 - 14:39
Arraun Lagunakek asteburu bikaina biribildu du, Euskotren Banderan nagusituta
Donostiako taldea nagusi izan da Lekeitiko uretan eta Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lidertza sendotu du, estropadan bigarren izan den Oriorekiko abantaila sei puntura handituta.
2023/08/06 - 14:29
Xubane Uribarrena: ''Gogotsu geunden holako estropada bat irabazteko''
Arraun Lagunakek Euskotren Bandera bereganatu du igande honetan eta Xubane Uribarrena arraunlariak garaipenari buruz hitz egin du. Gipuzkoarrak itsasoaren egoera azpimarratu du.