Euskotren Liga
2023/09/29 - 16:53
Juan Mari Etxabek beste urtebetez jarraituko du Arraun Lagunaken
Entrenatzaileak denboraldi batez berritu du klubarekin zuen lotura. Hala, klubak zein Etxabek jarraipena eman nahi diote 2023an egindako denboraldi bikainari. Donostiako taldeak Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu aurten.
2023/09/17 - 14:20
Euskotren Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Hibaikaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hibaika nagusitu da Euskotren Ligako play-offeko bigarren jardunaldian, Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu Errenteriako taldearen estropada, traineru barrutik, EITB Mediaren minikameren irudiei esker.
2023/09/17 - 13:58
Alberdi: ''Ez dugu uste hemen egon beharko ginenik eta erakutsi dugu Euskotren Ligakoak garela''
Zuriñe Alberdi Hibaikako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du play-offeko bigarren jardunaldia amaitu ostean. Errenteriako taldeak Euskotren Ligan jarraituko du, play-offeko bi jardunaldiak irabazita.
2023/09/17 - 13:51
Hibaikak arraunaren maila gorenean jarraituko du
Emakumezkoen play-offean Hibaika nagusitu da Portugaleteko uretan; beraz, Euskotren Ligan jarraituko du datorren denboraldian; Zumaia bigarren izan da, eta Kaiku hirugarren.
2023/09/16 - 23:09
Hibaika, San Pedro eta Bueu, maila gorenetik gertu
Euskotren LIgako play-offean Hibaika nagusitu da. Eusko Label Ligakoan, aldiz, San Pedro izan da onena eta Bueuk amaitu du bigarren. Ondorioz, hiru taldeak daude datorren denboraldian maila gorenean lehiatzetik hurbil.
2023/09/16 - 20:48
Hibaikak aurrerapausoa eman du Euskotren Ligan jarraitzeko
Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da Bermeon, eta Hibaika nagusitu da erlojupeko parekatuan, ia bi segundoko aldea atera dio Kaikuri, eta hiru segundokoa Zumaiako ontziari.
2023/09/16 - 20:29
Euskotren Ligako play-offa (1. jardunaldia): Hibaikaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hibaika nagusitu da Euskotren Ligako play-offeko lehen jardunaldian, Bermeon. Bideo honetan ikus dezakezu Errenteriako taldearen estropada, traineru barrutik, EITB Mediaren minikameren irudiei esker.
2023/09/16 - 20:06
Tubio: ''Ahalik eta estropada onena egitera atera gara, ondo irten zaigu eta pozik gaude''
Natalia Tubio Hibaikako patroiak EITB Mediarkin hitz egin du Errenteriako taldeak Euskotren Ligako play-offeko lehen jardunaldian garaipena bereganatu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/15 - 23:34
Itxaropena, biz-bizi Zumaian
Zumaiak Euskotren Ligara igotzeko play-offak jokatuko ditu irailaren 16a eta 17a artean. Hibaika eta Kaiku izango dituzte aurkari. Baikorrak dira Zumaian eta gogotsu ekingo diote erronkari.
2023/09/14 - 14:02
TKEko arbitroak ez du onartu Hibaikaren helegitea, eta play-offa egongo da Euskotren Ligan
Errenteriako taldeak uste zuen ez zegokiola mailari eusteko estropadetan parte hartzea, txapelketa seigarren postuan amaitu ondoren.
2023/09/10 - 14:26
Arraun Lagunakek Kontxako Bandera jaso duen momentua eta arraunlarien ospakizuna
Arraun Lagunak da 2023ko Kontxako Banderako txapelduna. Bigarren jardunaldian nagusitu da Donostiako taldea, Tolosaldearekiko zuen 18 ehuneneko desabantaila iraulita. Bandera jaso ostean, festak eztanda egin du taldeko kideen artean.
2023/08/22 - 16:45
Festa giroan ospatu du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaipena
Arraun Lagunakeko neskek zoriontsu ospatu dute Euskotren Ligan lortutako garaipena. Itziar Eguren presidenteak nola bizi duten kontatu digu.
2023/08/21 - 12:09
2023ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia: Orioren estropada, ontzi barrutik ikusita
Orio bigarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/21 - 11:46
2023ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/20 - 21:18
Arraun Lagunakeko txapeldunei harrera egin diete Donostiako Udalan
Arraun Lagunakek bigarrenez irabazi du Eskotren Ligako koroa. Txapeldunei harrera ofiziala egin diete Eneko Goia Donostiako alkateak eta zinegotziek.
2023/08/20 - 20:25
Donostiarrako Nerea Perezek irabazi du Euskotren Ligako patroi onenaren saria
Donostiarra ontziko Nerea Perez 2023ko patroi onenaren saria irabazi du, 69 puntu lortuta. Miren Garmendia Hondarribiko patroia bigarren izan da, eta Nadeth Agirre, Oriokoa, hirugarren.
2023/08/20 - 19:04
2023ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Tolosaldearen estropada, ontzi barrutik ikusita
Tolosaldea hirugarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/20 - 16:57
Arraun Lagunak, 2023ko Euskotren Ligako txapeldun
Donostiako taldeak irabazi du Euskotren Liga eta txapelketa itxi du Zarauzko Ikurrina irabazi eta ligako titulua bereganatuta. Orio izan da bigarren sailkapen nagusian eta Donostiarra hirugarren.
2023/08/20 - 16:41
Zarauzko Ikurrina eta Ligako Koroa, Arraun Lagunakentzat
Arraun Lagunakek Euskotren Liga irabazi du, bigarrenez. Donostiako ontziak Zarauzko Ikurrina, Ligako azkena, poltsikoratu du, azken jardunldian bigarren eginda.
2023/08/20 - 15:45
2023ko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Donostiarraren estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra izan da onena Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldian. Ikurrina, aldiz, Arraun Lagunakek irabazi du. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.