Orio nagusitu da Moañan eta puntu bat jan dio Arraun Lagunak liderarri
Oriok irabazi du Euskotren Ligako Moañako Illa Do Samertolameu Bandera, larunbat honetan, abuztuaren 12an, eta puntu bat jan dio Arraun Lagunak sailkapen nagusiko liderrari.
Lehen txandan lehiatu dira: Tiran (1. kaletik), Hibaika (2. kaletik), Hondarribia (3. kaletik) eta Cabo (4. kaletik). Hondarribiak indartsu ekin dio estropadari eta lehena izan da ziabogan, baina Hibaikarekiko segundo bakarreko abantailarekin. Bigarren luzean, ordea, aurkariekiko errenta handitu dute hondarribiarrek eta txanda irabazi dute 11:22.81eko markarekin. Hibaika izan da bigarren 7 segundora, Tiran hirugarren 26ra eta Cabo laugarren 27ra.
Ondoren, bigarren txandan, traineru hauexek egin dute arraun: Orio (1. kaletik), Arraun Lagunak (2. kaletik), Donostiarra (3. kaletik) eta Tolosaldea (4. kaletik). Hasieran Orio jarri da buruan, eta ziabogan 2 segundoko errenta lortu du Donostiarrarekiko eta 3 segundokoa Arraun Lagunaki.
Azken luzean, Donostiarrak eta Arraun Lagunakek ezin izan dute oriotarren erritmoa jarraitu; ondorioz, Oriok bereganatu du garaipena eta Moañako Bandera 10:49.40ko markarekin. Bigarren posturako lehia oso estua izan da, eta, azkenean, Arraun Lagunak izan da bigarren Oriorekiko 2 segundora eta Donostiarra hirugarren 6ra. Tolosaldea laugarren izan da, irabazlearekiko 29 segundora.
Bosgarren amaitu du Hondarribiak, seigarren Hibaikak, zazpigarren Tiranek eta zortzigarren Cabok.
Moañako estropada amaituta Arraun Lagunakek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan 73 punturekin, Orio (68 puntu) da bigarren 5 puntura, Donostiarra (55) hirugarren eta Tolosaldea (55) laugarren. Behealdean, aldiz, Hibaika da seigarren 29 punturekin, Cabo zazpigarren 27 punturekin eta Tiran zortzigarren 13rekin.
Moañako Banderako sailkapena:
Euskotren Ligako sailkapen nagusia:
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Elorza: “Errotazioak eginda txalupa ondo ibiltzea oso garrantzitsua da guretzat”
Iñaki Elorza, Orioko arraunlariari, gaurko estropada lurretik ikustea tokatu zaio. Hala ere, oso kontentu dago bere taldearen garaipenarengatik eta, bereziki, traineruak erakutsi duen mailarengatik, nahiz eta arraunlari aldaketak egin azken estropadarekin konparatuta. Hurrengo estropadetan ezin direla lasaitu ere esan du, beste ontzien maila oso altua baita.
Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”
Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute. Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.
Euskotren Ligako Orio taldeko 16 arraunlarik oharra kaleratu dute, Zuzendaritza kritikatuz
Oharrean diote Zuzendaritzak zalantzan jarri duela eta ez dituela baloratu taldeak 2025eko denboraldian egindako lana, lortutako emaitzak eta izandako profesionaltasuna. Horrez gain, salatu dute gutxietsiak izan direla emakumeak izateagatik.
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.