2025eko Euskotren Ligako egutegia
2025eko Euskotren Liga uztailaren 5ean hasiko da, Bilbon. Denboraldiak 16 jardunaldi izango ditu, eta zortzi traineru lehiatuko dira: Arraun Lagunak, Tolosaldea, Orio, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Astillero eta Zumaia. Play-offak Bermeon eta Portugaleten jokatuko dira irailaren 20an eta 21ean, hurrenez hurren.
ESTROPADAK:
1. jardunaldia: uztailak 5 (Bilbo)
VII. Bilboko Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
2. jardunaldia: uztailak 6 (Sestao)
IV. Sestaoko Udalaren Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
3. jardunaldia: uztailak 12 (Donostia)
IX. Fabrika Bandera. Irabazlea: Tolosaldea
---------------------------------------------
4. jardunaldia: uztailak 13 (Zierbena)
IX. Petronor Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
5. jardunaldia: uztailak 19 (Pasai Donibane)
II. Gertu Eraikuntzak Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
6. jardunaldia: uztailak 20 (Orio)
Orioko XXV. Emakumezkoen Estropada - Orio Kanpina XIII. Bandera. Irabazlea: Orio
---------------------------------------------
7. jardunaldia: uztailak 26 (Getxo)
Getxoko Estropaden XVII. Ikurrina. J.A. Agirre Lehendakariaren XXI. Omenaldia. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
8. jardunaldia: uztailak 27 (Castro-Urdiales)
IX. Caixabank Bandera. Irabazlea: Orio
---------------------------------------------
9. jardunaldia: abuztuak 2 (Getxo)
XVII. Txingudiko Bandera. Balfego Sari Nagusia. Irabazlea: Arraun Lagunak
----------------------------------------------
10. jardunaldia: abuztuak 3 (Lekeitio)
XIV. Euskotren Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
11. jardunaldia: abuztuak 9 (Pobra do Caramiñal)
II. Barbanza Arousa Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
12. jardunaldia: abuztuak 10 (Boiro)
VI. Traiñeiras Feminina Rianxeira Bandera. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
13. jardunaldia: abuztuak 16 (Zarautz)
Zarauzko XVII. Ikurrina. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
14. jardunaldia: abuztuak 17 (Zarautz)
Zarauzko XVII. Ikurrina. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
15. jardunaldia: abuztuak 23 (Ondarroa)
V. Ondarroako Bandera. Cikautxo Sari Nagusia. Irabazlea: Arraun Lagunak
---------------------------------------------
16. jardunaldia: abuztuak 24 (Getaria)
II. Getariako Ikurrina. Iparragirre 75 urte Sari Nagusia. Irabazlea: Tolosaldea
---------------------------------------------
Play-offak (lehen jardunaldia): irailak 20 (Bermeo).
Play-offak (bigarren jardunaldia): irailak 21 (Portugalete).
Zure interesekoa izan daiteke
Bost Gereñotar San Juanen traineruan
Igoera lortu eta gero, San Juaneko emakumezkoen trainerua Euskotren Ligan lehiatuko da berriro datorren denboraldian. Gereñotarrek eragin handia izan dute emaitza horretan.
2025eko Euskotren Ligako play-offeko bigarren jardunaldia: San Juanen estropada, traineru barrutik ikusita
San Juan gailendu da Euskotren Ligako play-offean Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Nicole Maroño (Donostiarra): ''Lehen hiru postuetan sartuta, errazago izango genuke iganderako''
Donostiarrak irabazi du 2025eko Euskotren Ligako play-offeko aurreneko jardunaldia, Bermeon. Patroiak nabarmendu duenez, Portugaleten igandean jokatuko dutena beste lehiaketa bat izango da: "Ez da nahikoa bost puntu hauekin".
Zierbena eta Tolosaldea gailendu dira Getariako Ikurrinan
Zierbena eta Tolosaldea izan dira garaile Getariako uretan, baina, ikurrina irabazteaz gain, galipoak piztu egin dira Kontxaren atarian. Donostia Arraun Lagunak txapeldunak, berriz, Euskotren Liga eskuratu du hirugarren urtez segidan, laugarrenez bere historian.
Zuberoa Egurrola, Arraun Lagunakeko tostetan egonkortuta
Zuberoa Egurrola Hondarribian zebilen 2024ra arte, baina Juan Mari Etxaberen deia jaso zuen, eta Arraun Lagunak Ligako txapeldunak fitxatu egin zuen; orain arte, estropada guztietan izan da.
Tolosaldeak inpugnatu egingo du Castroko estropada, Arraun Lagunaken deskalifikazioa eskatzen baitu
Euskotren Ligako 8. jardunaldian, Arraun Lagunakek hiru segundoko zigorra izan zuen; izan ere, Lugañene Tolosaldearen kalean sartu zen, eta epaileak bizpahiru aldiz ohartarazi zion Arraun Lagunaki. Tolosako klubak baieztatu duenez, estropada inpugnatuko du.
Arraun Lagunakek lidertza berreskuratu du, Getxoko Ikurrina irabazita
Pasa den astean Juan Mari Etxaberen ontziak kolpea jaso bazuen, gaur Euskotren Ligako lidertza eskuratu du berriro ere, Arraun Lagunak garaile atera baita Getxoko estropadan.
Denboraldiko laugarrena Arraun Lagunakentzat
Donostia Arraun Lagunak nagusi izan da Gertu Eraikuntzak Banderan ere. Orio, aldiz, bosgarrenez izan da bigarren. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio geratu da bigarren 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.