Oriok Caixabank Bandera irabazi du, baina Arraun Lagunakek lidergoari eutsi dio
Oriok ez die atsedenik eman aurkariei, eta igande honetan Castroko uretan jokatu den Euskotren Ligako IX. Caixabank Bandera irabazi du, Euskotren Ligako bigarrena. Hala ere, Arraun Lagunak sailkapen nagusiko liderra da, bost bandera irabazi baititu.
Castron lehiatu diren lehenak Hondarribia, Astillero, Zumaia eta Donostiarra izan dira. Astillero jarri da estropadaren buruan, lehen ziaboga, 1 segundoko alde txikia lortuta eta gainerako traineruak atzean utzita. Bigarren luzean, Kantabriako traineruak abantaila handitu du, eta 11 minutu eta 12 segundoko denborarekin bukatu du lana. Hondarribia izan da bigarren 2 segundora; Donostiarra hirugarren 3ra, eta Zumaia laugarren 7ra.
Ohorezko txandan Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Orio aritu dira. "San Nikolas" ontziak bigarren luzean eskuratu du garaipena, Arraun Lagunakek ziabogan egindako akatsa aprobetxatuz. Izan ere, "Lugañene" ontziak bere abantaila galdu du balizan, eta itzulikoan Tolosaldea traineruaren kalea inbaditu du aurkariaren ibilbidea oztopatuz.
Arau-hausteak hiru segundoko denbora gehitu die donostiarrei. Juan Mari Etxabek entrenatutako traineruaren zigorrak argiago egin du Orioren garaipena, denboraldi honetako bigarrena.
Gainera, Astillerok lehen txanda irabazita laugarren postua eskuratu du, mailari eusteko Hondarribiarekin eta Donostiarrarekin duen lehian, puntuak gehitzeko balio izan dion denborarekin.
Zortzigarren jardunaldia amaituta, Arraun Lagunakek lidergoan jarraitzen du Oriorekin puntu kopuruan berdinduta (57 puntu), eta Tolosaldearen (50 puntu) aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Elorza: “Errotazioak eginda txalupa ondo ibiltzea oso garrantzitsua da guretzat”
Iñaki Elorza, Orioko arraunlariari, gaurko estropada lurretik ikustea tokatu zaio. Hala ere, oso kontentu dago bere taldearen garaipenarengatik eta, bereziki, traineruak erakutsi duen mailarengatik, nahiz eta arraunlari aldaketak egin azken estropadarekin konparatuta. Hurrengo estropadetan ezin direla lasaitu ere esan du, beste ontzien maila oso altua baita.
Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”
Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute. Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.
Euskotren Ligako Orio taldeko 16 arraunlarik oharra kaleratu dute, Zuzendaritza kritikatuz
Oharrean diote Zuzendaritzak zalantzan jarri duela eta ez dituela baloratu taldeak 2025eko denboraldian egindako lana, lortutako emaitzak eta izandako profesionaltasuna. Horrez gain, salatu dute gutxietsiak izan direla emakumeak izateagatik.
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Denboraldiko bigarren bandera Oriorentzat
Patxi Franzesek zuzentzen duen taldeak Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.
Ane Arruti: ''Bagenekien atzetik ginela baina lanean jarraitu dugu, lortu arte''
Oriok Castron jokatutako Caixabank Bandera irabazi du, Arraun Lagunak liderra gutxigatik mendean hartuta.