Txirrindularitza
2025/06/20 - 19:33
Meeusek irabazi du seigarren etapa, eta Vauquelinek jarraitzen du lider
Meeusek bere taldearen lana aprobetxatu du bere kirol ibilbideko 13. garaipena eta denboraldiko bigarrena lortzeko, Davide Ballerini (Astana) italiarra eta Lewis Askey (Groupama FDJ) britainiarra menderatuta.
2025/06/19 - 19:19
Oscar Onleyk irabazi du Suitzako Tourreko etapa nagusia, eta Kevin Vauquelinek bereganatu du maillot horia
Picnic-PostNL taldeko txirrindulari eskoziarrak UAEko Joao Almeida menderatu du, esprintean, helmugako pankartapean; Arkea- B&B Hotels taldeko ziklistak, ordea, Gregoireri kendu dio maillot horia. Sailkapen nagusian, Alaphilippe bigarren postuan dabil, eta Almeida hirugarren tokian.
2025/06/18 - 19:00
Almeidak irabazi du Suitzako Tourreko laugarren etapa, eta Gregoirek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du
UAE taldeko txirrindulari portugaldarra, aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren irabazlea bera, amaierarako ia berrogeita hamar falta zirela gelditu da lasterketa buruan, eta maillot horiaren lehian dabiltzan gaineko ziklistekiko lortu duen aldeari eutsi dio.
2025/06/17 - 22:51
Mikel Landa: ''Nahiko ondo nago; burua Espainiako Vueltan daukat jarrita''
Ana Ramos Euskal Telebistako "Kirolak" saioko aurkezleak Soudal Quick-Stepeko txirrindularia elkarrizketatu du. Mikel Landak esan digu "osatzen" hasi dela, eta helburu duela "urtea, denboraldia, bizikletaren gainean bukatzea".
2025/06/17 - 19:35
Quinn Simmonsek irabazi du Heidenen, eta Gregoirek maillot horiari eutsi dio, Suitzako Tourrean
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra eguneko ihesaldian izan da, beste bost txirrindularirekin, eta helmugarako hogei kilometro gelditzen zirela jo du erasoa; Simmonsek tropelarekiko zuen abantaila aldeztu du, eta faboritoen multzoa 18 segundora helmugaratu da.
2025/06/17 - 12:06
Dauphine Kriteriumak izen berria izango du: Tour Auvergne-Rhône-Alpes deituko da 2026tik aurrera
Frantziako lasterketak, lehenago Dauphine Libere izenarekin ezaguna zenak, izena berria izango du datorren urtean.
2025/06/16 - 23:00
Usoa Ostolaza, Pirinioetako Tourra irabazita: ''Iruditzen zait oraindik badudala hobetzeko aukera''
Txirrindulari zarauztarrak bigarren aldiz jarraian irabazi du, asteburuan, Pirinioetako Tourra; EITBk elkarrizketatuta, Ostolazak Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldearen lana goraipatu du, eta nabarmendu du nola Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean parte hartuko duen.
2025/06/16 - 19:21
Albanesek irabazi du Suitzako Tourreko bigarren etapa, Schwarzseen, eta Gregoirek lider jarraitzen du
EF Educationeko txirrindulari italiarra izan da azkarrena eguneko azken metroetan, Quinn Simmons Lidl-Trekeko estatubatuarraren erasoa baliatuta; Pello Bilbao zazpigarren postuan helmugaratu da, eta sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan.
2025/06/15 - 21:06
Tadej Pogacarrek irabazi du sailkapen nagusia, eta Lenny Martinezek azken etapa
Esloveniarra hirugarren helmugaratu da, eta Vingegaard bigarren, irabazlearengandik 34 segundora.
2025/06/15 - 20:56
Honela amaitu da 2025eko Dauphine Kriteriuma
Lenny Martinezek irabazi du Dauphine Kriteriumeko zortzigarren eta azken etapa. Tadej Pogacar hirugarren sartu da, 34 segundora, eta berak eraman du sailkapen nagusiko garaipena.
2025/06/15 - 20:04
Usoa Ostolazak Pirinioetako Tourra irabazi du bigarren urtez jarraian
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulariak larunbatean Soulor mendatean lortutako lidergoa defendatu du, eta iazko garaipena errepikatu du.
2025/06/15 - 15:39
Marlen Reusserrek irabazi du sailkapen nagusia, azken etapan erakustaldia emanda
Marlen Reusser suitzarrak irabazi du 2025eko Suitzako Tourra, azken etapan erakustaldia emanda. Reusser oso nagusi izan da, eta aukerarik gabe utzi du bere aurkari nagusia, Demi Vollering.
2025/06/14 - 20:05
Elisa Balsamok irabazi du 3. etapa, eta Marlen Reusser suitzarrak lidergoari eutsi dio
Lidl-Trek taldeko italiarra izan da indartsuena esprintean, eta Mischa Bredewold herbeheretarra eta Noemi Rüegg gainditu ditu. Sailkapen nagusiari dagokionez, Marlen Reusserrek lidergoari eutsi dio.
2025/06/14 - 19:37
Pogacarrek ia ziurtatuta utzi du Dauphine irabaztea, bere hirugarren etapa eskuratuta
Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko.
2025/06/14 - 19:19
2025eko Dauphine Kriteriumeko 7. etapako azken kilometroa eta Pogacarren erakustaldia
Tadej Pogacarrek beste garaipen bat lortu du Dauphine Kriteriumaren 77. edizioko etapa nagusian. Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko.
2025/06/14 - 17:52
Ostolazak irabazi du Pirinioetako etapa nagusia, eta lider jarri da
Ostolazak erasoa jo du Trie-Sur-Baise eta Col du Soulor (134,6 km) arteko ibilbidearen azken kilometroan, ordura arte berarekin joan diren hiru txirrindulariak atzean utzita.
2025/06/13 - 20:14
Amber Kraak herbeheretarrak irabazi du bigarren etapa; Marlen Reusser suitzarrak jarraitzen du lider
Amber Kraak FJD-Suez Frantziako taldeko txirrindulari herbeheretarrak irabazi du Suitzako Tourreko bigarren etapa, Gstaad eta Oberkirch hirien artekoa, baina Movistar taldeko Marlen Reusser suitzarrak jarraitzen du lider sailkapen nagusian.
2025/06/13 - 19:40
Pogacarrek erasoa jo du Dauphine Kriteriumeko seigarren etapan lidergoa berreskuratzeko
Tadej Pogacarrek irabazi du Dauphine Kriteriumeko seigarren etapa, Valserhone eta Combloux artekoa. Jonas Vingegaard haren gurpilari jarraitzen saiatu da, baina atzean geratu eta minutu batera helmugaratu da.
2025/06/13 - 19:31
Pogacarrek Dauphineko lidergoa berreskuratu du Comblouxen
Lehen etapa irabazi ostean, bigarrena poltsikoratu du gaur, helmugarako 7,5 kilometrora erasoa jota mahaian kolpe bat emanda.
2025/06/12 - 19:33
Jake Stewart izan da azkarrena Maconeko esprintean, Dauphine Kriteriumean, eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Trantsizio etapa izan da, lasterketako jardunaldi gogorrenak ostiralean hasiko baitira, eta Israel-Premier Tech taldeko ziklistak lortu du garaipena. Remco Evenepoel azken kilometroan erori egin da, baina etapa amaitu egin du, itxuraz arazorik gabe.