Ekainak 20
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Imanol Arizmendi eta Jone Elgorriaga garaile Quebrantahuesos lasterketan

Proban txirrindulari profesional ohiek ere parte hartu dute, eta, besteak beste, Miguel Indurain, Haimar Zubeldia, Samu Sanchez eta Luis Leon Sanchez izan dira horien artean.

HUESCA, 20/06/2026.- Corredores a su paso por el puerto del Somport durante la celebración de la XXXV Quebrantahuesos, este sábado. EFE/ Javier Blasco

Quebrantahuesos lasterketako txirrindulariak, ibilbidean zehar. Argazkia: EFE

Imanol Arizmendi eta Jone Elgorriaga gailendu dira larunbat honetan Quebrantahuesos lasterketan. Proban txirrindulari profesional ohiek ere parte hartu dute, eta, besteak beste, Miguel Indurain, Haimar Zubeldia, Samu Sanchez eta Luis Leon Sanchez izan dira horien artean.

Sabiñanigon (Huesca) abiatu eta amaitzen den lasterketa honetan, hirugarrenez nagusitu da Arizmendi, 5 ordu, 29 minutu eta 41 segundoko denbora eginda. 2022an eta 2025ean ere irabazi zuen proba.

Emakumezkoen proban, Jone Elgorriaga izan da helmugara iristen lehena, eta 5 ordu, 36 minutu eta 7 segundoko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko.

Proba honek 198 kilometroko ibilbidea egiten du Frantziako eta Espainiako errepideetatik, eta 4 mendate (Somport, Marie Blanque, Portalet eta Hoz de Jaca) eta 3.500 metroko desnibela du.

Publizitatea
X
Publizitatea
X