Itzulia
2023/04/04 - 20:08
Schelling nagusitu da Leitzako azken esprintean
Viana eta Leitza artean lehiatu den Itzulia Basque Countryko bigarren jardunaldia Nafarroako udalerriko esprintean erabaki da. Alex Aranburu euskaldunak laugarren bukatu du.
2023/04/04 - 11:32
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Viana-Leitza (193,8 km)
Lasterketako etaparik luzeena Nafarroan izango da, eta bost mendate puntuagarri izango ditu: 2. mailako hiru eta 3. mailako bi; azkena, Arkiskil, 2. mailakoa, helmugatik bost kilometrora kokatuta.
2023/04/04 - 00:14
Pello Bilbao ez da irtengo Itzuliaren bigarren etapan, arnas infekzio batengatik
Bahrain – Victorious taldeko txirrindulari gernikarrak Itzulia utzi behar izan du, taldeak berak astelehen gauean jakitera eman duenez.
2023/04/03 - 21:58
Davide Rebellin, Itzuliaren historian partaidetzarik gehien duen txirrindularia
Davide Rebellin xirrindularia 51 urte zituela hil zen kamioi batek harrapatuta, entrenatzen ari zela. Italiarra Itzuliaren historian partaidetzarik gehien duen ziklista da.
2023/04/03 - 20:25
Jon Barrenetxea: ''Ahalik eta egun gehien eraman nahi dut (mendiko) maillota soinean''
Jon Barrenetxea Caja Rural taldeko txirrindulariak mendiko maillota bereganatu du Itzulian, 1. etapa jokatu ostean, eta hura ahalik eta gehien soinean izaten saiatukoi dela aurreratu du.
2023/04/03 - 19:59
Txomin Juaristi: ''Tropelak ez du barkatzen, eta gure kartak jokatu behar ditugu''
Txomin Juaristi (Euskaltel Eskadi) markinarra etapako ihesaldi nagusian izan da, eta mendiko saria lortzen saiatu den arren, ezin izan du halakorik lortu azkenerako.
2023/04/03 - 19:59
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen azken 2 kilometroak
Ethan Hayter nagusitu da Bastidako esprintean. Mauro Schmid izan da bigarren eta Jon Aberasturik bereganatu du hirugarren postua.
2023/04/03 - 19:30
Ethan Hayterrek irabazi du Itzuliaren lehen etapa, eta lehen maillot horia jantzi du
Euskal Herriko lehen eguna Gasteizen hasi eta Bastidan amaitu da; etapa esprintean erabaki da. Jon Aberasturi eta Alex Aranburu hirugarren eta laugarren postuan sartu dira, hurrenez hurren.
2023/04/03 - 19:13
Faboritoen arteko lehia Guardiako tarteko helmugan, 3 segundoko gainsariaren bila
Itzuliko 1. etapan, faboritoak nor baino nor gehiago aritu dira helmugarako 20 kilometroren faltan kokatuta zegoen Guardiako tarteko helmugan jokoan zeuden hiru segundo gainsaria jasotzeko.
2023/04/03 - 16:31
Mikel Bizkarraren, Jon Izagirreren eta Mikel Landaren aurreikuspenak Itzuliari begira
2023ko Itzulia Gasteiztik abiatu da, eta Mikel Bizkarra (Euskaltel Euskadi), Jon Izagirre (Cofidis) eta Mikel Landak (Bahrain) haien iritziak eman dizkigute lasterketari buruz.
2023/04/03 - 12:51
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz–Bastida (165,4 km)
Lasterketaren lehen egunean, tropela Araban izango da. Baliteke haize bizia ibiltzea, eta horrek txirrindularien jardunean eragina izatea; hartara, adi-adi izan beharko dira.
2023/04/02 - 12:47
Dena prest, 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko
2023ko Itzulia apirilaren 3tik 8ra artean jokatuko da, eta etapa guztiak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Luxuzko parte-hartzea izango du lasterketako 62. edizioak.
2023/03/31 - 21:12
Itzuliak 3. eta 5. etapetako ibilbideak moldatu ditu
Errenteria eta Amasa-Villabona arteko etaparen eta Zornotzan hasi eta bukatuko denaren ibilbidean aldaketak egin dituzte antolatzaileek, txirrindularien segurtasuna bermatzeko.
2023/03/30 - 18:48
Nieve eta Azurmendi, maisua eta ikaslea
2023ko Euskal Herriko Itzulia datorren astelehenean hasiko da, apirilaren 3an. Bigarren etapa Vianan hasi eta Leitzan amaituko denez, bertako bi txirrindularirekin egon gara.
2023/03/29 - 19:33
Caja Ruralek Itzuliko 2. etaparen amaiera ikuskatu du
Caja Rural-Seguros RGA taldea prest da apirilaren 3an hasiko den Euskal Herriko Itzuliari ekiteko. Nafarroako taldeak bigarren etaparen amaiera, Vianan hasi eta Leitzan amaituko dena, ikuskatu du. Urteko lasterketa garrantzitsuena da Itzulia Nafarroako taldearentzat.
2023/03/23 - 18:22
Itzuliak, ohiturari jarraituz, ibilbide oso gogorra izango du aurten ere
Apirilaren 3an hasiko da lasterketa, Gasteizen, eta, sei etapa jokatuta, hilaren 8an amaitu, Eibarren.
2023/03/23 - 18:18
Vingegaard da faborito nagusia Euskal Herriko Itzulian, baina ospe handiko beste zenbait izen daude
Daniel Felipe Martinez 2022an lortutako garaipena berresten saiatuko da, eta Mikel Landa eta Pello Bilbao dira hautagairik sendoenak, euskal txirrindularitzaren aldetik.
2023/03/23 - 13:13
Vingegaard eta beste hainbat faborito saiatuko dira Itzulian Daniel Felipe Martinezi lekukoa hartzen
Ostegunean aurkeztu dute ofizialki 2023ko Euskal Herriko Itzulia, eta, besteak beste, Jonas Vingegaard 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea, Martinez 2022ko Itzuliaren irabazle, Pello Bilbao, Mikel Landa, David Gaudu, Simon Yates, Ion Izagirre eta Enric Mas arituko dira bertan.
2023/03/06 - 14:17
Itzuliak 2023ko ekitaldian egongo diren taldeen zerrenda aurkeztu du
UCI World Team mailako 18 taldeez gain, lasterketan 5 Pro Team talde izango dira; Euskaltel Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma tartean.
2023/02/15 - 16:33
2023ko Itzulia, erlojupekorik gabe eta 26 mendate puntuagarrirekin
2023ko Itzuliak ez du erlojupekorik izango, bai, ordea, 26 mendate puntuagarri, antolatzaileek asteazken honetan jakitera eman dutenez, apirilaren 3tik 8ra bitartean jokatuko den lasterketaren nondik norakoak zehaztean.