Joao Almeida, 2025eko Itzuliko txapelduna eta Eibarko seigarren etapako garailea
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita. Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
Sailkapen nagusian, Almeidak eskuratu du maillot horia, Enric Mas (Movistar) espainiarra bigarren eta Maximilian Schachmann (Soudal) alemaniarrak itxi du podioa.
Hasierako saiakerek huts egin ostean, Diego Uriarte (Kern Pharma) nafarra tartean, Azurki mendateak 20 txirrindulari aukeratu ditu eguneko ihesaldirako, tartean Ion Izagirre (Cofidis), Txomin Juaristi (Euskaltel) eta Unai Iribar (Kern Pharma).
Baina Krabelinera iritsi aurretik, Ben Healy (EF) irlandarrak, 5. etapako irabazleak, eta Daniel Felipe Martinez (Red Bull-Bora) kolonbiarrak erasora jo dute, eta kilometro batzuetako aldea mantendu dute, hainbat txirrindularik harrapatu dituzten arte.
Bitartean, tropelak UAE Emirates izan du buru, eta ez du aldea bi minututik gorakoa izaten utzi, Joao Almeida liderrak etapa amaierarako izango zuen borrokan pentsatuz.
102 kilometroren faltan, Bruno Armirail (Decathlon) frantziarrak ihes egin du, eta lasterketaren buruan jarri da, lehen multzoari minutu erdiko aldea aterata.
30 bat km egin ditu bakarrik, baina ondoren Healyk, Martinezek eta Jegatek harrapatu dute. Atzetik zihoan taldea, Izagirre tartean zela, aldea murrizten joan da Karabietara iristean, eta iheslariak harrapatu ditu. Kuss, Juaristi eta Pickering, berriz, tropelak harrapatu ditu.
Igoeraren azken kilometroetan euriak eragina izan du lasterketan, Karabietako ibilbide gogorra zailduz.
Azken 50 kilometroetan, Healyk eta Martinezek erasoa jo dute berriro Izuako igoeran ihes egiteko, eta handik gutxira irlandarrak atzean utzi du kolonbiarra. Bestalde, UAE etapa amaiera prestatzen hasi da eta minutu batera murriztu du aldea.
Une horri eta leku hori, Izua, aukeratu du Almeidak garaipenaren bila jotzeko, Soler eta Masekin batera. Jeat eta Martinez harrapatu ditu lehenengo, Healy bigarren etaparen bila joan delarik.
21 kilometroren faltan harrapatu du maillot horiaren taldeak Healy, eta hortik aurrera beste lasterketa bat hasi da, sailkapen nagusikoa. Bost txirrindularik osatutako taldeak gidatu du lasterketa helmugara arte. Skjelmose haiekin zegoen, baina erori egin da bihurgune itxi batean, euriagatik neurri batean.
Azken lehia Almeida eta Masen artekoa izan da, non portugaldarrak irabazi duen 2025eko Itzulia bereganatuz. Hirugarren Healy izan da.
Horrela, Joao Almeida da Itzulia irabazi duen lehen portugaldarra. Era berean, lau urteko madarikazioa hautsi du: azken etapara lider gisa iritsi zen txirrindulari batek ere ez zuen Itzulia irabazi.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
SAILKAPEN NAGUSIA
Zure interesekoa izan daiteke
Joao Almeida, jaun eta jabe Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta Eibarren lehiatu den azken etapan ere bera gailendu da. Podimumean Enric Mas eta Maximilian Schachmann izan ditu alboan.
Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''
Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarrak zazpigarren postuan amaitu du 2025eko Itzulia, eta bosgarren amaitu du Eibarko seigarren eta azken etapa.
Joao Almeida eta Enric Mas txirrindularien arteko lehia estua, etapako azken 3 kilometroetan
Bi txirrindulariak lasterketa buruan joan dira eta etapa garaipena bien arteko lehiatik atera da. Portugaldarrak ziurtatuta izan du zuen sailkapen nagusia irabaztea.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)
Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 6. etapako ibilbideaz: Krabelin, urruti, baina ondorioak utziko ditu
Eibarko Untzaga plazan hasi eta amaituko da 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 6. eta azken etapa. 153,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta guztira zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako hiru. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.