Juan Ayusok irabazi du Itzulia, eta Carlos Rodriguezentzat izan da azken etapa
Juan Ayusok (UAE) irabazi du 2024ko Itzulia Basque Country, eta Carlos Rodriguezek eskuratu du Eibarren jokatu den azkeneko etapa (137,8 km). Bi txirrindulariak ihes eginda iritsi dira helmugara, lehendabizikoak Urkaregi mendatean, helmugarako 16 kilometrora, erasoa jo ostean.
Hirugarren tokian sartu da Marc Soler (UAE), eta laugarrena izan da Mattias Skjelmose (Lidl-Trek), 41 segundora. Horrenbestez, txirrindulari daniarrak galdu egin du liderraren maillota.
Aurtengo Itzulia erorikoengatik gogoratuko dugu. Ostegunean, hainbat txirrindulari erori ziren, eta, besteak beste, Jonas Vingegaard, Primoz Roglic eta Remco Evenepoel lasterketatik kanpo geratu ziren, min hartuta. Ostiralean, Mikel Landa joan zen etxera, Urkiola igotzen hasi baino lehen lurrera erori ostean.
Izarrik gabe geratu zen Itzulia, eta sailkapen nagusia estututa: lehen hamar txirrindulariak 20 segundoren tartean iritsi dira azken etapara. Horrela, espero bezala, azken egunean erabaki da guztia, eta etapa ikusgarria izan da.
Hainbat erasoaldi eta saiakera izan dira sailkapen nagusian gailentzeko. Alabaina, Ayusok 16 kilometroren faltan, Urkaregin, jo duen erasoa izan da erabakigarria. Rodriguezek haren gurpilari jarraitu dio, eta bien artean, atzean utzi dute Skjelmose liderra.
Daniarrak ez du etsi, eta azkeneraino saiatu da, baina ezinezkoa izan zaio aldea murriztea. Itzulia berea zela jakitun, Ayusok ez du esprinta lehiatu, eta Rodriguezek eskuratu du azken etapa.
Horrenbestez, Ayusok, Rodriguezek eta Skjelmosek osatu dute Itzuliko podium nagusia, azken etapan ikuskizun ederra eman eta gero.
AZKENEKO ETAPA:
1. RODRIGUEZ Carlos (INEOS) 3:37:13
2. AYUSO Juan (UAE) d.b.
3. SOLER Marc (UAE) 0:41
4. SKJELMOSE Mattias (Lidl-Trek) d.b.
5. ONLEY Oscar (Team dsm) d.b.
6. MOLLEMA Bauke (Lidl-Trek) 1:31
7. MCNULTY Brandon (UAE) d.b.
8. BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) d.b.
9. CHAVES Esteban (EF Education) 1:33
10. DEL TORO Isaac (UAE) 1:41
SAILKAPEN NAGUSIA:
1. AYUSO Juan (UAE) 15:56:50
2. RODRIGUEZ Carlos (INEOS) 0:42
3. SKJELMOSE Mattias (Lidl-Trek) 0:43
4. SOLER Marc (UAE) 1:23
5. MCNULTY Brandon (UAE) 1:46
6. BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) 1:48
7. DEL TORO Isaac (UAE) 2:15
8. VAUQUELIN Kévin (Arkéa) 2:38
9. IZAGIRRE Ion (Cofidis) 3:06
10. BAUDIN Alex (Decathlon AG2R) 3:07
Zure interesekoa izan daiteke
Joao Almeida, jaun eta jabe Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta Eibarren lehiatu den azken etapan ere bera gailendu da. Podimumean Enric Mas eta Maximilian Schachmann izan ditu alboan.
Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''
Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarrak zazpigarren postuan amaitu du 2025eko Itzulia, eta bosgarren amaitu du Eibarko seigarren eta azken etapa.
Joao Almeida, 2025eko Itzuliko txapelduna eta Eibarko seigarren etapako garailea
Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
Joao Almeida eta Enric Mas txirrindularien arteko lehia estua, etapako azken 3 kilometroetan
Bi txirrindulariak lasterketa buruan joan dira eta etapa garaipena bien arteko lehiatik atera da. Portugaldarrak ziurtatuta izan du zuen sailkapen nagusia irabaztea.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)
Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 6. etapako ibilbideaz: Krabelin, urruti, baina ondorioak utziko ditu
Eibarko Untzaga plazan hasi eta amaituko da 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 6. eta azken etapa. 153,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta guztira zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako hiru. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.