Sergio Higuitak irabazi du Zornotzako etapa lehiatua
Sergio Higuita Bora-hansgrohe taldeko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du 2023ko Itzulia Basque Country lasterketako bosgarren etapa, Zornotzan hasi eta bukatu dena ostiral honetan.
Lehen kilometroetan egin dute ihes tropeletik Mattia Cattaneo eta Remi Cavagna Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariek. Lau minututik gorako abantaila izan dute tropelarekiko. Pixkanaka, tropela iheslariekiko zuen desabantaila murrizten hasi da.
Hala, Belarrinagako mendatean, etapako azken igoeran, Cavagna geratu egin da eta Cattaneo bakarrik ibili da lasterketa buruan. Tropela, ordea, erritmo bizian zetorren, eta amaiera eman dio Cattaneoren ihesaldiari helmugarako 20,8 kilometro falta zirenean.
Etapako azken tarteko esprintean Vingegaardek segundo bateko gainsaria hartu du; Roman Gregoirek (Groupama-FDJ) bereganatu ditu hiru segundoak eta Mattias Skjelmosek (Trek-Segafredo) bi segundoko gainsaria poltsikoratu du.
Helmugarako zortzi kilometro falta zirenean, ibilbideko azken maldatxoetan, ihes egiteko saiakerak egon dira, eta 22 txirrindulariko taldetxoa geratu da buruan; hantxe egon dira Jon Izagirre (Cofidis), Mikel Landa (Bahrain Victorious), Enric Mas (Movistar), David Gaudu (Groupama-FDJ), Matteo Sobrero (Jayco-AlUla), Simon Yates (Jayco-AlUla), Brandon McNulty (UAE Emirates), Sergio Higuita (Bora-hansgrohe), Skjelmose eta Vingegaard, besteak beste.
Taldetxoko txirrindularien artean erabaki da garailea. Esprintean Sergio Higuita izan da irabazlea, azken metroetan nagusituta. Andrea Bagioli (Soudal Quick-Step) izan da bigarren eta Skjelmose hirugarren. Jon Izagirre zazpigarren izan da, Vingegaard hamargarren eta Landa hamazortzigarren.
Bosgarren etaparen ostean Jonas Vingegaardek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan, Mikel Landa da bigarren 13 segundora eta Gaudu hirugarren liderrarekiko 31 segundora. Jon Izagirre seigarren postuan dago Vingegaardekiko 34 segundora.
Kontsultatu Itzuliaren sailkapen guztiak, eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Ben Healyk erakustaldia emanda irabazi du Gernikan
Ben Healy txirrindulari irlandarrak 57 kilometroren falta jo du erasoa, eta bakar-bakarrik helmugaratu da Gernika. Pello Bilbao ahalegindu da bere etxean garaipena lortzen, eguneko ihesaldian sartuta, baina ezinezkoa izan zaio. Lodosako erorikoaren ondorioz, ez dago bere sasoirik onenean.
Pello Bilbao: ''Inork baino gogo gehiago nuen gaur irabazteko, baina ez nago nire sasoirik onenean''
Pello Bilbaok Gernikako etapa irabaztea eta sailkapen nagusia lehitzea zituen helburu aurtengo Euskal Herriko Itzulian. Alabaina, Lodosan izan zuen erorikoak bere lasterketa baldintzatu du. Gaur saiatu da etxean irabazten, baina ezinezkoa izan zaio, dena eman arren.
Juanma Garate (EF): ''Energia fisiko eta mental handia behar da Healyk egin duena egiteko''
EF Education – EasyPost taldeko kirol zuzendariak Ben Healy bere taldeko txirrindulariak Itzuliaren 5. etapan lortutako garaipenaz hitz egin du. Healyk egindako lan eta ahalegin handia goraipatu du, 60 kilometroz bakarrik joateko konfiantza izanda (adierazpenak gaztelaniaz).
Euskal Herriko Itzulia: 5. etapako unerik onenak eta azken kilometroa Gernikan
Pello Bilbaok begiz jota zuen Urduña eta Gernika arteko etapa. Ihesaldian sartuta saiatu da, baina ezin izan du etxean irabazi. Ben Healy txirrindulari irlandarra gailendu da, erakustaldia emanda.
Ben Healyk erakustaldia emanda lortu du garaipena Itzuliko 5. etapan
EF Education – EasyPost taldeko txirrindulari irlandarra eguneko ihesaldian izan da, eta bakarrik egin ditu azken 60 kilometroak, Gernika-Lumon eskuak altxatzeko.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Urduña-Gernika-Lumo (172,4 km)
Eguna Gernika-Lumon amaituko da, alegia, Pello Bilbaoren jaioterrian; Bahrain-Victorious taldeko txirrindulariak ibilbidea diseinatzen parte hartu du. Lau mendate puntuagarri igoko dituzte, 3. mailakoak denak.
Pello Bilbaok berak diseinatutako Itzuliaren 5. etapako xehetasunak eta gakoak eman ditu ezagutzera
2025eko Itzuliko bosgarren etapa Urduñan hasi eta Gernika-Lumon bukatuko da, 172,4 kilometroko ibilbidea gauzatu ondoren. Pello Bilbaok bere etxean bukatuko du etapa, eta haren xehetasunak eman ditu ezagutzera, azken kilometroak berak diseinatu baititu.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 5. etapako ibilbideaz: Gernika, esprinterrentzako aukera
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapa Urduñan hasi eta Gernika-Lumon amaituko da, eta 172,4 kilometroko ibilbidea izango du. 64. Itzuliaren azken-aurreko etapan, lau mendate puntuagarri igoko dituzte, 3. mailakoak guztiak. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.