Axel Laurance bretainiarrak Igor Arrieta nafarra gainditu du azken metroetan eta etapa irabazi du Basaurin
Isaac del Toro mexikarrak lasterketa utzi behar izan du helmugatik 81 kilometrora erorikoa izan ostean, eta Mikel Landa arabarrak ez du irteerarik hartu atzoko erorikoaren ondorioz. Paul Seixasek (Decathlon) lider jarraitzen du.
Axel Laurance, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Axel Laurance (Ineos Grenadiers) bretainiarrak irabazi du gaur Basaurin hasi eta bukatu den Basque Country Itzuliaren hirugarren etapa. Laurancek Igor Arrieta (UAE) nafarra gainditu du esprintean, azken metroetan. Paul Seixas (Decathlon) frantziarrak lider jarraitzen du ia ezustekorik gabeko jardunaldi baten ondoren. Izar gazteak bizikleta aldatu behar izan du etapan zehar.
16 txirrindularik ihesaldia osatu dute, horien artean, Igor Arrieta nafarra eta Mikel Bizkarra eta Jonathan Lastra bizkaitarrak (Euskaltel-Euskadi). Jardunaldiko azken mendatearen jaitsieran, hirugarren mailako Sarasolan, Arrietak eta Laurancek gainerako iheskideak atzean uzti dituzte, Bikosganen eta eguneko azken zailtasun honetan gora izandako zenbait erasoren ondoren.
Txirrindulari frantziarrek jarraian lortutako hirugarren garaipena da. Laurancek 3h: 38:32ko denbora egin du helmugan, batez beste 41.9 kilometro orduko abiaduran. Hirugarren postua Natnael Tefatsion (Movistar) eritrearrarentzat izan da.
Tropela, Seixas liderrarekin, 1:02ra helmugaratu da. Sailkapen nagusian bigarren Roglic da 1:59ra, eta hirugarren Florian Lipowitz 2:08ra. Juan Ayusok (Lidl-Trek), ordea, beste egun txar bat izan du eta denbora asko galdu du berriro, etapa irabazlearengandik 13 minutura helmugaratu baita.
Arrietak Basauriko helmugan Laurancek gainditu izana deitoratu du, bere lehen garaipena eragotziz. "Pena izan da, argi zegoen Laurance faboritoa zela. Aldaparen hasieran ezustean harrapatzen saiatu naiz, baina ondo eutsi dit eta helmugatik gertu gainditu nau", azaldu du Uharte Arakileko txirrindulariak.
Isaac del Toro (UAE) erretiratu egin da, helmugatik 81 kilometrora erorikoa izan ostean. Del Toro beste bost txirrindularirekin batera erori da, eta, lurretik altxatu ostean, Josean Fernandez Matxin taldeko zuzendariak errepidean bertan ikusi du, txirridnulari mexikarrak eskuineko saihetsa kaltetuta zuela.
Bestalde, Mikel Landa arabarrak (Soudal Quick Step) ez du hirugarren etapa honetako irteera hartu, atzo Aralarko San Migel jaitsieran, Mendukilloko helmugatik 9,5 kilometrora, izan zuen erorikoaren ondorioz.
Landak hausturarik ez duen arren, Murgiako txirrindulariari atzo egin zizkioten azterketak kontuan hartuta, taldeak jakinarazi du erretiratzea zela erabakirik onena.
Axel Laurance (Ineos), etapa garailea
Arrietak esprinta abiatu duenean karranpak izan ditut
Ineos taldeko txirrindulari bretoia pozik agertu da denboraldi honetako laugarren garaipenarekin. "Oso zaila izan da, ihesaldi luze batetik gentozen, esfortzu handiarekin. Azkenean Arrietak ez du lagundu nahi izan, eta zalantzak izan ditut. Abiatu denean karranpak izan ditut, baina Igor behera etorri da, helmugatik 100 metrora itxaron dut, gainditzeko", azaldu du Laurancek helmugan.
24 urteko Calaneko txirrindulariak bi garaipen lortu ditu Coppi eta Bartali Astean eta beste bat Proventzako Tourrean. "Iaz, martxotik irailera, World Tourreko lasterketak bakarrik egin nituen, eta horietan irabaztea zaila da. Aurten estrategia aldatu dugu eta ondo datozkidan lasterketak korritzen ari naiz. Ondo aukeratu dugula ikus daiteke. Itzuliko garaipen hau oso garrantzitsua da. Oso pozik nago", erantsi du.
Ostegun honetan, laugarren etapak 167,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta Galdakaon hasi eta bukatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Paul Seixas, euskal zaleen babesarekin "txundituta"
Gainera, Itzuliko liderrak euskal zaleen babes hori eskertu du. Bestalde, hirugarren etapa "egun lasaia" izan dela azpimarratu du.
Igor Arrieta: “Banekien Laurance faboritoa zela, bukaeran justu samar ailegatu naiz”
UAEko txirrindulari nafarrak oso gutxigatik ez du irabazi du 2026ko Itzuliko hirugarren etapa, Basaurin, baina INEOSeko Axel Laurance azkarrago ibili da bien arteko esprintean; esprint hori erabakigarria izan da, eguneko garailea zehazteko.
Axel Lauranceren eta Igor Arrietaren arteko esprinta, Basaurin
INEOS taldeko txirrindulari bretoiak UAEko ziklista nafarra menderatu du, lasterketako hirugarren egunean erabakigarria izan den esprintean. Laurancek eta Arrietak izan dute jokoan etapako garaipena, baina atzetik zetozen gizonak ere hurbil izan dituzte, eta amaieran emozio handia izan da.
Joxean Fernandez “Matxin” Basaurin omendu dute, 2026ko Itzuliaren hirugarren etapa hasi aurretik
UAE taldearen kirol zuzendaria Bizkaiko herri horretakoa da, eta etapa diseinatzen parte hartu du; lasterketa hasi baino lehen, omenaldia egin diote.
Isaac del Torok Itzulia utzi du, hirugarren etapan erorikoa izan eta gero
UAEko txirrindulari mexikarra helmugarako 81 kilometro gelditzen zirela jausi da. Hasiera batean, saiatu da lasterketan jarraitzen, baina, handik gutxira, taldearen autora igo da, eta proba utzi du.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 3. etapa: Basauri-Basauri (152,8 km)
Ikusi zuzenean Basaurin hasi eta Basaurin bertan amaituko den 2026ko Itzuliaren hirugarren etaparen emanaldia. 15:00etatik hasi eta 18:15era arte iraungo duen saioan, lasterketako hirugarren jardunaldiak emango dituen nondik norako guztien berri izango duzu.
Mikel Landak Itzulia utzi du
Murgiako txirrindulariak lasterketa utzi du, astearte honetako bigarren etapan, Aralarko San Migeleko jaitsieran, izandako erorikoaren ondorioz.
Ordekan, tropelean; igoeran, guztiz sakabanatuta: zergatik egiten dute hori txirrindulariek?
Xabier Usabiagak azaldu digunez, gakoa da batean eta bestean dauden erresistentzia motak. Bideo honen bidez, jakingo dugu zenbat watt landu behar dituzten txirrindulariek, ordekan eta igoeretan, kontuan izanik nola dabiltzan kokatuta.
Itzuliko mediku-auto batek eragin zuen Mikel Landaren erorikoa
Hasieran, probako epaileek gidaria zigortu zuten; ondoren, berriz, kanporatu. Txirrindulari arabarrak etapa amaitu ahal izan zuen.