Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Galdakao 2026ko Itzuliko ibilbidearen parte izango da, ostiral honetan lortutako akordioaren ondoren, etapa baten irteera eta iritsiera puntua herriko udaletxea izango baita.
Galdakaok bizikletarekin lotutako kultura eta historia zabala du, urteetan zehar Itzuliari estuki lotua. Javier Riaño OCETAko presidenteak akordio honen garrantzia azpimarratu du: "Askotan igaro gara bertotik Itzulia eta Itzulia Women lasterketetan, baina 1996tik ez zegoen etapa bat Galdakaon".
Galdakao irteera- eta helmuga-puntu gisa sartzeak indartu egiten du udalerriak lasterketarekin duen harreman historikoa, eta sendotu egiten du bere presentzia 2026ko edizioaren ibilbidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Seixasen eta Lipowitzen arteko lehia azken kilometroan
Paul Seixas (Decathlon) Itzuliko liderrak irabazi du Eibarren abiatu eta amaitu den etapa nagusia, eta, horrela, hirugarren garaipena lortu du edizio honetan. Florian Lipowitz (Red Bull-Bora) eta Javier Romo (Movistar) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
Auto batek Markel Beloki jo du!
Itzuliko 5. etapa lehiatzen ari zenean, helmugarako 45 kilometroren faltan, Lidl-Trek taldeko auto batek kolpe bat eman dio Markel Beloki euskal txirrindulariari. Susto galanta hartu du, baina, zorionez, ez da ezer larririk gertatu.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.