Itzuliko 2. etaparen ibilbidea aldatu dute
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan aldaketa egin dute antolatzaileek, segurtasun arazoak direla eta. Hala, La Olivako mendatea kendu eta San Martin Unx jarri dute haren ordez (3. mailakoa). Hortik Erriberrira jaitsiko da Pitillas eta Santakararantz, jatorrizko ibilbidearekin bat egiteko.
Jardunaldia 12:35ean hasiko da, Iruñean, eta aurreikuspena da irabazleak 17:17tik 17:44ra bitartean amaitzea lana, Lodosan.
Itzuliko antolatzaileek aurreikusita dutenez, esprinterrentzako egun aproposa izanen da; egia esan, etapako azken zatia laua da, hau da, esprinterren taldeak lasterketan ederto ibiltzeko moduko ibilbidea da. Lodosan argituko dira zalantza guztiak, arestian esan bezala probako bigarren etapa bertan bukatuko baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Maximilian Schachmann: ''Erorikoak atzean harrapatu nau, baina, taldekideek lagunduta, iritsi gara helmugara''
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarrak Itzuliko sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, bigarren etapa amaituta; Schachmannek aurreneko egunean bereganatu zuen maillot horia, Gasteizen, erlojupekoa irabazita.
Caleb Ewan: ''Taldeak lan bikaina egin du, ni amaieran ondo kokatzeko''
INEOS Grenadiers taldeko txirrindulari australiarrak eskuratu du garaipena, Lodosan, esprintean, 2025eko Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan.
Caleb Ewan izan da azkarrena Lodosako esprintean, Itzuliko bigarren etapan
INEOS Grenadierseko txirrindulari australiarrak, taldekideen lan ona baliatuta, nagusitasun handiz irabazi du; sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, eta Maximilian Schachmannek maillot horia jantzita jarraitzen du.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 2. etapako ibilbideaz: adi haize-babesei!
Euskal Herriko Itzuliaren 2. etapa apirilaren 8an jokatuko dute, asteartez, Iruñean hasi eta Lodosan amaituko da, eta 199,8 kilometroko ibilbidea du. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Iruñea-Lodosa (199,8 km)
Lasterketako 64. ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute, osorik. Mendate puntuagarri bakarra du, 3. mailakoa, La Oliva, jardunaldiko lehen zatian; ondorioz, baliteke irabazlea esprintean erabakitzea.